Real Sociedad
2025/02/01 - 14:50
Imanol: ''Izugarrizko lana egin beharko dugu partida aurrera ateratzeko''
Realak Osasunari egingo dio bisita igandean, EA Sports Ligako 22. jardunaldian.
2025/02/01 - 10:31
Aritz Gogorza: ''Familia familia da. Ni, semearen alde''
Realak Midtjylland izango du aurkari Europa Ligako play-offean. Partida berezia izango da Gogorza sendiarentzat, Mikel, semea, Midtjylland taldeko jokalaria baita.
2025/01/31 - 14:32
Realak Midtjylland izango du aurkari Europa Ligako play-offean
Joaneko eta itzuliko partidak otsailaren 13an eta 20an izango dira. Txuri-urdinek etxean jokatuko dute bueltakoa. Athleticek, berriz, Erroma, Porto, Ferencvaros edo Viktoria Pilsen izango du aurkari final-zortzirenetan.
2025/01/31 - 01:35
Unai Marrero: ''Partida garrantzitsua zen, oso pozik nago''
Atezain gaztea hasierako hamaikakoan atera da Reala-PAOK Europa Ligako neurketan, eta partida amaieran esan du "oso berezia" izan dela beretzat. Gertukoak izan ditu buruan, eta azpimarratu du play-offeko itzuliko partida Reale Arenan jokatuko dutela.
2025/01/31 - 00:11
Realak PAOK menderatu (2-0) eta AZ Alkmaarren edo Midtjyllanden aurka jokatuko du play-offa, itzulikoa etxean
Orri Oskarssonek sartu ditu Realaren bi golak, PAOKen kontra, eta, hala, euskal taldeak, Europa Ligako liga fasea hamahirugarren postuan amaituta, AZ Alkmaar edo Midtjylland izango du aurkari; zozketa ostiralean egingo dute, eta play-offean final zortzirenetarako sailkatzea izango da jokoan.
2025/01/29 - 19:07
Imanolek adierazi du Realak ''disfrutatu'' egin behar duela PAOKen kontra, eta ''helburua irabaztea'' dela
Imanol Alguacil Realaren entrenatzaileak talde txuri-urdinak PAOKen aurka urtarrilaren 29an jokatuko duen Europa Ligako partidari buruz hitz egin du, neurketaren bezperan.
2025/01/29 - 18:37
Imanol: ''Berritzeko aukera daukat, nahi dudanean sinatu dezaket, baina ez dut edozelan berritu nahi''
Imanol Alguacil Realaren entrenatzaileak prentsaurrekoa egin du PAOKen aurkako Europa Ligako 8. jardunaldiko partidaren bezperan. Besteak beste, esan du kontratua berritzeko aukera mahai gainean daukala, baina gaineratu du ez duela edozelan berritu nahi. Gainera, aitortu du jarraitu nahi duela.
2025/01/26 - 19:55
Oyarzabal: ''Aurkariak hobeak izan dira. Ez gara gure maila ematen ibili''
Mikel Oyarzabal Realearen jokalariak Getaferen aurka jasotako porrotaz (0-3) hitz egin du, EA Sports Ligako 21. jardunaldian. Onartu du partidan ez direla eroso sentitu, eta aurkariek hobeto jokatu dutela adierazi.
2025/01/26 - 19:28
Aitzakiarik gabeko porrota jaso du Realak Getaferen aurka (0-3)
Getafek talde txuri-urdinaren itxaropenak uxatu dituen partidan, Imanolen taldeak hiru gol jaso ditu. Neurketako golegileak Uche eta Carles Perez izan dira (2).
2025/01/24 - 11:11
Realak galdu egin du Real Madrilen aurka (3-2), eta finalik gabe geratu da
Txuri-urdinek porrot egin dute Madrilggo taldearen aurka Superkopako finalerdian, 3-2ko emaitzarekin. Ondorioz, Real Madrilek jokatuko du finala Bartzelonaren kontra.
2025/01/24 - 00:42
Imanol: ''Honek hobetu egingo gaitu, aurrera begiratuz''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak Europa Ligan Lazioren aurka jasandako porrotaz (3-1) hitz egin du. Lehenengo zatia ikusita, bigarrenean egindakoarekin pozik geratu dela adierazi du, aldeko golak duen garrantzia azpimarratuta.
2025/01/24 - 00:00
Realak garesti ordaindu du Lazioren aurkako partida hasiera kaskarra (3-1)
Aihenek jasotako txartel gorriak eta ordu erdian jasotako hiru golek porrotera eraman dute Reala, luze egin zaion partidan. Barrenetxeak sartu du ohorearen gola.
2025/01/23 - 23:06
Sanchez Vera: ''Gure hutsegiteengatik galdu dugu partida, hurbil egon gara''
José Luis Sanchez Vera Realeko entrenatzaileak talde txuri-urdinak Espainiako Superkopako finalerdian Real Madrilen kontra galdutako (3-2) partidaren analisia egin du. (adierazpenak gaztelaniaz)
2025/01/23 - 22:16
Espainiako Superkopako Real Madril-Reala partidaren laburpena eta golak (3-2)
Realak 3-2 galdu du Real Madrilen aurka Espainiako Superkopako finalerdian. Amaiur Sarriegik sartu ditu txuri-urdinen bi golak.
2025/01/23 - 16:54
Aperribay: ''Gure zaleak Laziokoenak egon ohi ez diren leku batean zeuden''
Jokin Aperribay Realaren presidenteak Europa Ligako partidaren atarian Lazioren eta Realaren jarraitzaileen artean Erroman izandako istiluak deitoratu ditu, eta azaldu du txuri-urdinak italiarrak joan ohi ez den eremu batean zeudela.
2025/01/23 - 13:56
Gonzalez de Zaratek Espanyolen jokatuko du denboraldi amaierara arte, Realak utzita
23 urteko jokalari gasteiztarrak Bartzelonako taldean jokatuko du 2024-2025 sasoi amaierara arte, Realak utzita, bi klubek akordioa itxi dute eta.
2025/01/23 - 13:48
Realzaleak Erroman, garaipena lortzeko itxaropentsu
Realak Lazioren kontra jokatuko du gaur Erroman, Europa Leagueko partidan. Han dauden zaleak pozik daude, partidaz disfrutatzeko asmoz, eta garaipena lortzeko itxaropenez.
2025/01/22 - 23:12
Imanol, Lazio-Reala partidaz: ''Espero dut taldeak ausardiaz jokatzea''
Realak Erroman jokatuko du ostegunean, Lazioren aurka. Imanol Alguacilen esanetan, talde txuri-urdina "ilusioz" ari da partida prestatzen; nabarmendu egin du aurkariaren maila bikaina.
2025/01/22 - 15:47
Xabi Prieto, baikor, Realak Lazioren aurka jokatuko duen Europa Ligako partidari begira
Xabi Prieto Realaren Ordezkari Instituzionalak gizonezkoen lehen taldeak Lazioren kontra Erroman urtarrilaren 23an jokatuko duen Europa Ligako partidari buruz hitz egin du. Baikor azaldu da.
2025/01/22 - 15:08
Nerea Eizagirre: ''Badakigu talde zaila dugula aurrean, baina ilusio handia dugu partida hau jokatzeko''
Nerea Eizagirre Realeko jokalariak Real Madrilen aurkako Superkopako finalaurreko partidaz hitz egin du prentsaurrekoan. Azaldu du ilusioz bizitzen ari direla, nahiz eta jakin talde gogorra izango dutela aurrean.