Sorlothen poker batek Reala hondoratu du ordu erdian (4-0)
Alexander Sorloth Realeko jokalari ohiaren poker batek porrot latza sufritzera zigortu du Reala Atletico Madrilen aurka (4-0) larunbat honetan Metropolitanon jokatu den EA Spots Ligako 35. jardunaldiko partidan. Norvegiarrak talde txuri-urdinaren animoak eten ditu, hiru gol lau minutuan eginez Ligako historiako hat-trick azkarrena lortuta. Gainera, ordu erdira sartu du laugarrena.
Atletico nagusi izan da lehen jokalditik, eta berehala egin dio min Realari. Barriosek eskuinaldean jaso du baloia, eta hegaletik gidatu du Sorlothi erdiraketa bikaina egiteko. Horrek lehen ukituan errematatu du markagailua irekitzeko. Remirok zerbait gehiago egin ahal izan du erdiratuta joan den jaurtiketan, baina indar gehiegirekin joan da gelditzeko (1-0).
Gainera, Realeko jokalari ohiak beste bi gol sartu ditu bi minutuan. Elustondori iskin eginda, Remirok gelditu ezin izan duen jaurtiketa gurutzatu batekin sartu du partidako bigarrena (2-0).
Hirugarrena, berriz, txuri-urdinen defentsaren huts baten ondorioz heldu da, baloia norvegiarraren aurrean gelditu ostean, sare barrura bidali baitu (0-3).
Alexander Sorlothek Ligaren historiako hat-trick azkarrena egin du, lau minutuan.
Ordu erdira, Galan hegaletik igo da eta Sorloth bakarrik ikusi du area barruan, honek baloia kontrolatu du, eta ezkerkada batekin laugarrena egin du (4-0).
Realak ezer gutxi egin ahal izan du. Kubo izan da min egiten gehien saiatu dena, eskuin hegaletik, baina ez du lortu aurkaria gainditzea.
Bigarren zatian, Imanolek aldaketa hirukoitza egin du, Mariezkurrena, Zubeldia eta Sergio Gomez Oyarzabal, Kubo eta Barrenetxearen ordez sartuz. Partidaren gidoia, hala ere, ez da batere aldatu. Mariezkurrenak txuri-urdinek atera egin duten lehen jaurtiketa egin du areaz kanpotik, eta Oblakek arazorik gabe gelditu du.
Gainerakoan, dena erabakita zegoen, eta, Reala saiatu arren, etxekoek agintzen jarraitu dute, eta garaipen lasaia lortu dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Liga hasiera kaskarra Sanserentzat, Castelloren aurka galduta (0-1)
Ousmane Camararen gol goiztiarrak punturik gabe utzi ditu txuri-urdinak, gutxinaka hoberantz joan direnak, baina sendotasuna falta izan zaie azken metroetan.
Nayef Aguerd ez da azkenean Realean arituko
Guztia hitzartuta zegoela zirudien, baina azken orduan dena aldatu da. Realak, beraz, erdiko atzelari baten premian jarraitzen du.
Ansotegi: “Jokalari askok denboraldiaurrea lehen taldearekin egin izana eurentzako hobea da"
"Oso testuinguru polita da, berriro beste urtebetez, gure jokalariek lehiaketarako estimulorik gogorrenak izateko", azpimarratu du Realeko bigarren taldearen entrenatzaile berriatuarrak. Bigarren maila "oso zaila izango da guretzako, eta gainerako talde guztientzako", ohartarazi du.
Reala Istanbulera joango da otsailaren 2tik 7ra, Superkopa jokatzeko
Lehiaketa Saudi Arabiara itzuliko da 2028an; izan ere, 2027ko ediziorako egoitza aldatu behar izan dute, Ekialde Hurbileko herrialdeak egun horietan antolatzen duen Asiako Koparekin bat egiten duelako.
Gorrotxategi entrenamenduetara itzuli da
Eibartarrak zelaia zapaldu du bere taldekideekin batera pubalgiako mina gainditu ostean.
Nahia Aparicio: “Poz handia hartzen dugu horrelako partidak jokatzeagatik”
Nahia Aparicio Realeko jokalariak eta Arturo Ruiz entrenatzaileak Chelsearen aurkako kanporaketaru buruz aritu dira hitz egiten. Apariciorentzar oso norgehiagoka berezia izango da; Ruizentzat, berriz, "ilusio berri bat".
Chelsea-Reala, Txapeldunen Ligako hirugarren sailkatze kanporaketan
Joaneko partida Londresen jokatuko dute, ziurrenik abuztuaren 26an, eta itzuliko neurketa, Gipuzkoan, irailaren 2an izango da, aldaketarik ez bada. Talde irabazlea liga faserako sailkatuko da; galtzailea, ordea, Europa Kopako bigarren sailkatze kanporaketara pasako da.
Mikel Oyarzabal entrenamenduetara itzuli da Realarekin
Txuri-urdinen kapitainak amaitutzat eman ditu hiru asteko oporrak, eta gainerako taldekideekin hasiko da lanean denboraldi berria prestatzen, munduko txapeldun bihurtu ostean. Realak Betisen aurka egingo du debuta Ligan datorren ostiralean, abuztuaren 21ean, 21:30ean.
Realak Chelsea, Wolfsburgo, Paris Saint-Germain edo Juventus izango du aurkari Txapeldunen Ligako sailkatze kanporaketan
Zozketa asteartean egingo dute, 13:00etan. Arturo Ruizen taldeak abuztuaren 26an jokatuko du joaneko partida, eta itzuliko neurketa, ordea, irailaren 2an izango da. Kanporaketako irabazleak Txapeldunen Ligako liga fasea jokatuko du, eta galtzailea, aldiz, Europa Kopan arituko da.
Realak udako lehen porrota jaso du Toulouseren aurkako lagunartekoan (2-1)
Rino Matarazzok zuzentzen duen taldeak uda honetako lehen porrota jaso du Toulouseren aurka 2-1 galduta. Laugarren lagunartekoa zen txuri-urdinentzat. Toulouseren golegileak Vignolo eta Hidalgo izan dira, eta Solerrek sartu du Realarena, falta jaurtiketa bat baiatuta.