Real Sociedad
2025/06/11 - 14:31
Realak Claudia Florentino fitxatu du, 2027ra arte
Valentziako 27 urteko erdiko defentsak kontratua sinatu du talde txuri-urdinarekin 2027ko ekainaren 30era arte.
2025/06/09 - 13:53
Intza Egigurenek 2029ra arte jarraituko du Realean
Anoetako futbolariak 14 zenbakidun elastikoa jantziko du lehen taldean. Kontratuaren sinadura-ekitaldia Reale Arenan egin dute, astelehenean.
2025/06/06 - 15:48
Julia Arrulak 2028ra arte berritu du kontratua Realarekin
Atezain nafarrak ametsa egia bihurtu du kontratua 2028ra arte luzatuta talde txuri-urdinarekin. Tafallako jokalaria lehen taldeko kide izango da, eta 25 zenbakia izango du elastikoan etapa berri honetan.
2025/06/05 - 13:49
Claire Lavogezek Realean jarraituko du, beste denboraldi batez
Erdilari frantziarrak urtebeterako akordioa lortu du klub txuri-urdinarekin; hortaz, 2026ra arte segiko du Donostian.
2025/06/04 - 16:29
Arturo Ruiz: ''Talde sendoa, bateratua eta alaia eraiki nahi dut''
Realaren entrenatzaile berriak lehen adierazpenak egin ditu kargua hartu duenetik, klubak argitaratutako bideo batean. (Adierazpenak, gaztelaniaz)
2025/06/03 - 19:14
Sucicek Atletico Madrili Anoetan sartutako gola, 2024-2025 EA Sports Ligako onena
Luka Sucic Realeko jokalariak Atletico Madrilen kontrako lehen itzuliko lehian sartu zuen gola, banakoa (1-1) ekarri zuena, hautatu du EA Sports Ligak denboraldiko golik onena gisa.
2025/06/02 - 22:09
Realak urre eta brillantezko intsignia eman dio Olaberi: ''Ez utzi barrura begiratzeari''
"Horrek askoz ere indartsuago egiten gaitu", gehitu du Roberto Olabek, klub txuri-urdinak omendu duen ekitaldian; azken denboraldietan, 2018tik, Futbol zuzendari lanetan aritu da.
2025/05/29 - 19:16
Sergio Francisco eta Erik Bretos aurkeztu ditu Realak
Erik Bretos Realaren futbol zuzendari berria eta Sergio Francisco lehen taldearen entrenatzaile berria ofizialki aurkeztu dituzte ostegun honetan.
2025/05/29 - 19:00
Aperribay, Alguacil eta Olaberi buruz: ''Realaren eraldaketan, adierazlerik onenak izan dira''
Jokin Aperribay Realaren presidenteak esker oneko hitzak izan ditu Imanol Alguacil eta Roberto Olaberekin, Sergio Francisco eta Erik Bretos aurkezteko prentsaurrekoan.
2025/05/29 - 14:31
Jon Ansotegik Sanse entrenatuko du datorren denboraldian
Lehen taldeko hirugarren entrenatzailea izan da orain arte. Imanol Agirretxe izango da Ansotegiren laguntzailea aulkian.
2025/05/28 - 17:36
Arturo Ruizek Sanchez Veraren lekukoa hartuko du Realaren aulkian
Entrenatzaile madrildarrak bi denboraldirako kontratua sinatu du; beraz, 2027ra arte gidatuko ditu jokalari txuri-urdinak.
2025/05/24 - 21:03
Aihen: ''Denboraldia oso gogorra izan da, eta datorren urtean gauzak hobeto egiten saiatuko gara''
Realak 2-0 galdu du Real Madrilen aurka Santiago Bernabeun, ligako azken jardunaldian. Imanol Alguacilen azken partida izan da talde txuri-urdinaren entrenatzaile karguan. Aihen Muñozekin izan gara, neurketaren ostean.
2025/05/24 - 20:44
Realak porrot batekin esan dio agur egindako denboraldi kaskarrari (2-0)
Mbappek egin ditu neurketako bi golak, Imanol Alguacilek talde donostiarra aulkitik zuzendu duen azken partidan.
2025/05/23 - 15:21
Imanol: ''Inolako maliziarik gabe esan nuen, baina barkamena eskatzen dut''
Imanol Alguacilek igandean Athleticen filosofia goraipatuz egin zituen adierazpenek hautsak harrotu dituzte. Gaur, entrenatzaile oriotarrak polemika horri amaiera eman nahi izan dio, barkamena eskatuta eta bera beti Realaren mesedetan aritu dela azpimarratuta.
2025/05/19 - 16:20
Imanol: ''Ea noizbait klubaren politika aldatzen den, eta Athleticen moduan etxekoekin soilik jokatzen dugun”
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak Gironari irabazi osteko prentsaurrekoan gaztelaniaz esan zuen, gustatuko litzaiokeela egunen baten klubak politika aldatzea eta etxeko jokalariekin bakarrik jokatzea, Athleticek egiten duen legez. (adierazpenak gaztelaniaz)
2025/05/19 - 12:34
Imanol: ''Garbi daukat dena eman dudala, eta zoriontsu izan naizela''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzailea zaleen aurreko garaipen batekin agurtu zen igandean. Agur berezia egin zieten Reale Arenan Orioko entrenatzaileari.
2025/05/18 - 23:45
Realak Gironari irabazita esan dio agur Imanoli, Anoetan (3-2)
Aurten jokatutako azken partidan Realekoak izan dira nagusi, Pablo Marinek, Oyarzabalek penaltiz eta Arkaitz Mariezkurrenak egindako golei esker.
2025/05/18 - 17:18
Tenerifen jipoia jasota esan dio agur Realak denboraldiari (4-1)
Realak 4-1 galdu du Costa Adeje Teneriferen aurka etxetik kanpo jokatu duen partida. Gol guztiak lehen zatian jaso ditu. Txuri-urdinen gola, berriz, Lucia Pardok egin du bigarrenean. Horrenbestez, Realak zazpigarren tokian amaitu du F Liga.
2025/05/17 - 18:11
Imanol: ''Maitatua sentitu naiz. Hori niretzako handiena da''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzailea eskertuta agertu da bere agurraren atarian, zaleen aurrean azken partida izango baitu entrenatzaile txuri-urdin gisa, eta pena eman dio Europara sailkatu ez izanak.
2025/05/15 - 16:17
Nerea Eizagirre: ''Jokalariok ez dugu elkar hartu Sanchez Veraren kontra''
Jose Luis Sanchez Vera entrenatzailearen inguruan galdetuta, Nerea Eizagirrek ukatu egin du haren kontra egon direnik. Jokalariek "kritika gehiegi" jasotzen dituztela esan du Realaren kapitainak ostegun honetako prentsaurrekoan.