Real Sociedad
2025/09/17 - 16:21
Brais Mendez: ''Taldea eta neroni sasoiko gaudela erakusteko denboraldia da''
Brais Mendez Realeko jokalariak prentsaurrekoa eskaini du, sudurrean izandako hausturaz eta taldearen denboraldi hasieraz hitz egiteko.
2025/09/13 - 23:16
Toshackek Realaren urrezko eta brillantezko intsignia jaso du
Jon Benjamin Toshack futbolari ohi eta Realeko entrenatzaile ohiak urrezko intsignia jaso du Realak Real Madrilen aurkako partidaren aurretik egin dion omenaldian.
2025/09/13 - 21:00
Gorrotxategi: ''Haiek bat gutxiagorekin egonda ere, ez ditugu gure aukerak aprobetxatu''
Jon Gorrotxategi Realeko jokalariak EA Sports Ligako 4. jardunaldian Real Madrilen aurka jasandako porrotaz (1-2) hitz egin du.
2025/09/13 - 20:28
Realak ezin izan du hamarrekin aritu den Real Madril garaitu (1-2)
Mbappe eta Güler izan dira Real Madrilen golegileak. Huijsenen kanporatzeak partida baldintzatu du, eta Oyarzabalek aldea murriztu du, baina Realak ezin izan du emaitza irauli.
2025/09/13 - 17:04
Realak lehen zatian itxi du Sevillaren aurkako garaipena (3-0)
Realak 3-0 irabazi dio Sevillari Zubietako zelaian jokatu den F Moeve Ligako 3. jardunaldiko partida. Aiara Agirrezabala, Lucia Pardo eta Intza Eguiguren izan dira golegileak.
2025/09/13 - 12:40
Sansek ez ditu izandako aukerak aprobetxatu eta galdu egin du Las Palmasen (2-1)
Gipuzkoako taldeak denboraldiko bigarren porrota jaso du eta partida bakarra irabazi du orain arte jokatutako bost jardunaldietan.
2025/09/12 - 17:55
Sergio Francisco: ''Bihar garaipen hori iritsi daitekeela uste dut''
Realeko entrenatzailea Real Madrilen aurka Anoetan jokatuko duten EA Sports Ligako 4. jardunaldiko partidaz aritu da.
2025/09/12 - 17:52
John Toshack: ''Realean bizitakoa zoragarria izan zen''
John Benjamin Toshackek klub txuri-urdinaren urre eta brillantezko intsignia jasoko du Realaren eta Real Madrilen arteko partidaren atarian. Galestarra Donostiara itzuli da, merezitako errekonozimendua jasotzeko.
2025/09/11 - 22:50
''Azkenaldian zail jarri dizkiogu gauzak Madrili, eta larunbatean ere horren ingurukoa izatea espero dugu''
Zubietako entrenamenduaren ostean Mikel Oyarzabalekin hitz egin dugu. Txuri-urdinek hasiera nahi bezain ona izan ez duten arren, larunbatean Real Madrili gauzak zail jarriko dizkietela uste du kapitainak.
2025/09/11 - 17:54
Nerea Eizagirre: ''Zelai berria aurretik egindako lanaren oparia da''
Realak larunbat honetan estreinatuko du Zubietako futbol-zelai berria, Sevillaren aurka jokatuko duen partidan. Nerea Eizagirre eta Ainhoa Morazak kapitainek agerraldia egin dute, neurketa horren atarikoan, eta ilusio handiarekin agertu dira, etxe berria izango dutelako.
2025/09/09 - 20:58
Toshack: ''Reala oso berezia izan da niretzako''
Galestarrak Realaren Urrezko eta Distirazko Intsignia jasoko du larunbatean talde donostiarrak eta Real Madrilek jokatuko duten Ligako partidaren atarian. Toshack da txuri-urdinen historian norgehiagoka gehien zuzendu dituen bigarren entrenatzailea (386), hiru epe desberdinetan.
2025/09/07 - 21:39
Sansek bi goleko errenta alferrik galdu du Gaizka Garitanoren Cadizen aurka (3-3)
Tabatadze jokalariak bi minutuan egindako bi golek garaipenik gabe utzi dituzte txuri-urdinak.
2025/09/07 - 12:04
Realak garaipen epikoa lortu du DUX Logroñoren aurka, luzapenean sartutako penalti bati esker (0-1)
Talde txuri-urdinak denboraldiko lehen garaipena eskuratu du Las Gaunasen DUX Logroñori azken txanpan irabazita, Nerea Eizagirrek luzapenean sartutako penalti bati esker.
2025/09/05 - 18:30
Arturo Ruiz: ''Logroñon hiru puntu lortzeko eta etxeko estreinakoa garaipen baten ostean izateko gogoz gaude''
F Ligan, Realak Logroñoren aurka jokatuko du larunbatean, irailaren 6an. Arturo Ruiz entrenatzailea gogotsu eta ilusioz agertu da prentsaurrekoan.
2025/09/04 - 14:48
Realak ateak irekita egin du entrenamendua, Anoetan
Realak lansaioa egin du Anoetan, ateak irekita. Selekzioekin dabiltzan jokalariak falta izan dira. Entrenamendua bukatuta, jokalariak zaleengana hurbildu dira kamisetak, baloiak kuadernoak, etab. sinatzeko.
2025/09/02 - 19:07
Carlos Soler eta Yangel Herrera, eskertuta eta jokatzen hasteko gogoz
Realak Yangel Herrera eta Carlos Soler fitxatu zituen merkatuko azken egunean, eta bi jokalariak aurkeztu ditu irailaren 2an, Anoetan. Elastiko txuri-urdinak jantzi ostean, prentsaurrekoa egin dute.
2025/09/01 - 23:41
Carlos Solerrek Realean jokatuko du, 2030era arte
Valentziako erdilaria Paris Saint-Germainetik iritsi da talde txuri-urdinera. Realak aukera du kontratua urtebetez luzatzeko, 2030-2031 denboraldiaren amaierara arte.
2025/09/01 - 23:07
Hamari Traorek Reala utzi du, eta Paris FC taldean arituko da
Maliko futbolaria 2023an iritsi zen Realera, eta Parisko taldean jarraituko du kirolean; Paris FC Ligue 1en dabil, alegia, Frantziako goreneko mailan.
2025/09/01 - 14:21
Yangel Herrera, Realeko jokalaria
Erdilari venezuelarrak 2030era arte sinatu du kontratua Donostiako klubarekin. Girona taldean aritu da jokatzen orain arte.
2025/09/01 - 14:20
Yangel Herrera Donostian dago, Realarekin kontratua sinatzeko
Girona taldetik datorren jokalari venezuelarraren fitxaketa astelehen honetan ofizial egitea espero da.