Hypermotion Liga
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sansek etxetik kanpo puntuak lortu ezinik jarraitzen du

Jon Ansotegiren taldeak 1-0 galdu du Burgosen, eta jaitsierako postuetan segitzen du. David Gonzalezek sartu du gola, penaltiz, neurketaren azken txanpan.
Burgos - Sanse partidako irudia. Argazkia: RS Zubieta
Burgos - Sanse partidako irudia. Argazkia: RS Zubieta

Sansek 1-0 galdu du Burgosen, eta, ondorioz, jaitsierako postuetan jarraituko du beste astebetez Hypermotion Ligako sailkapenean. Burgosen gola David Gonzalezek sartu du, partidaren azken txanpan, penaltiz.

Jon Ansotegiren taldeak lan ona egin du defentsan, baina arrisku gutxi sortu du erasoan, eta pare bat gol aukera baino ez ditu izan neurketa guztian.

Burgos, oro har, hobea izan da, eta gola sartzeko hainbat abagune izan ditu. Talde txuri-urdinak ondo eutsi dio, baina 84. minutuan, Carrerak baloia eskuarekin jo du area barruan, eta epaileak penaltia adierazi du, jokaldia VARean berrikusi eta gero.

David Gonzalezek jaurti du penaltia, eta baloia sarera bidali du. Gol horrek min handia egin dio Sanseri, eta orduan bukatu da norgehiagoka.

Donostiako taldeak 5 partida jokatu ditu etxetik kanpo, eta guztiak galdu ditu. Bolada txarrari amaieran eman ezinda, Sansek jaitsierako postuetan segitzen du, 9 puntu dituela.

Zure interesekoa izan daiteke

Ander Barrenetxea en rueda de prensa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Barrene: “Helburua lehiaketa guztietan ahalik eta gorenen egotea da”

Ander Barrenetxeak eta Realak hainbat egun daramatzate denboraldi berria prestatzen. Donostiako erasotzaileak argi du taldearen helburua "lehiaketa guztietan ahalik eta gorenen egotea" izan behar dela. Zentzu horretan, Superkopa titulu berri bat lortzeko aukera egingarria dela adierazi du, eta aldi berean, taldea denboraldi honetan sistema berri batekin lehiatzea ez litzatekeela batere arraroa izango adierazi du. (Bideoa gazteleraz).

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X