Berritzea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Dani Diazek Realarekin berritu du, 2029ra arte

19 urteko jokalariak 2026-2027 denboraldiaren amaierarainoko kontratua zeukan talde txuri-urdinarekin; kontratu hori bi denboraldiz luzatu du.
Dani Diaz, IRUDIA: REALA
Dani Diaz, IRUDIA: REALA

Dani Diazek Realarekin 2028-2029 denboraldiaren amaieraraino berritu du, Gipuzkoako taldeak astelehen honetan jakinarazi duenaren arabera; 19 urteko jokalariak 2026-2027 denboraldiaren amaieraraino zeukan kontratua talde txuri-urdinarekin, eta, orain, bi denboraldiz luzatu du kontratua.

Azkeneko hilabetean, Sanseko laugarren berritzea da, Orobengoa, Carbonell eta Jon Baldaren ostean. Dani Diaz 2020ko udan ailegatu zen Zubietara Racing Santander taldearen harrobitik; orain, Zubietan bost denboraldiren ondoren eta belaunean izandako lesio larri baten ostean, Ion Ansotegiren esanetara dago, profesional mailan ematen ari den lehenengo denboraldian. Aurreko denboraldian egin zuen lehenengo taldearekin debuta, Ligako partida batean, Valladoliden aurka, Anoetan.

Denboraldi honetan, zortzi partida jokatu ditu; horietatik hirutan hasieratik atera da zelaira. Jokalari gazteak aldaketa eskatu behar izan zuen ostiralean, Racingen aurkako Ligako partidan; zorionez, ez du lesiorik egin, eta asteazkeneko partidurako prest egonen da, Huescaren aurka.

Zure interesekoa izan daiteke

Ander Barrenetxea en rueda de prensa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Barrene: “Helburua lehiaketa guztietan ahalik eta gorenen egotea da”

Ander Barrenetxeak eta Realak hainbat egun daramatzate denboraldi berria prestatzen. Donostiako erasotzaileak argi du taldearen helburua "lehiaketa guztietan ahalik eta gorenen egotea" izan behar dela. Zentzu horretan, Superkopa titulu berri bat lortzeko aukera egingarria dela adierazi du, eta aldi berean, taldea denboraldi honetan sistema berri batekin lehiatzea ez litzatekeela batere arraroa izango adierazi du. (Bideoa gazteleraz).

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X