Berdinketa mingotsa lortu du Realak Oviedoren aurka (3-3)
Realak buelta eman dio Oviedoren 0-2koari, baina Asturiasko taldeak markagailua berdindu du azken hasperenean.
Realak eta Real Oviedok berdinduta amaitu dute (3-3) Anoetan jokatu duten EA Sports Ligako 25. jardunaldiko partida.
Matarazzoren mutilek 0-2ko desabantaila irauli, eta 3-2koa egin dute 90. minutuan, baina Oviedok berdinketaren gola sartu du 93.ean (3-3).
Lehen zatia motela eta aukerarik gabea izan da, erritmo txikikoa eta zirrararik gabea. Realak zailtasunak izan ditu baloiarekin nagusitzeko eta arriskua sortzeko, eta Oviedok sortu du arrisku handiena lehen 45 minutuetan. Hala ere, Remirok segurtasuna eman du atepean, eta markagailua hutsean iritsi da atsedenaldira.
Bigarren zatian, ordea, dena aldatu da. Fede Viñasek buruz sartu du 0-1ekoa korner batean, eta hiru minutu geroago, 0-2koa egin du.
Oskarssonek itxaropena eman die etxekoei buruz egindako erremate on bat sare barrura bidalita (1-2), eta, hortik aurrera, Realak estutu egin du.
Harmailen bultzadarekin, txuri-urdinek sinesten jarraitu dute, eta Caleta-Carrek berdinketa jarri du markagailuan 86. minutuan, beste korner batean (2-2).
Zoramena 90. minutuan iritsi da, Guedesen pase bat baliatuta, Oskarssonek 3-2koa egin duenean.
Baina pozak ez du luze iraun. Luzapenean, 93. minutuan, Oviedok beste korner bat atera du, eta Sibok behin betiko 3-3koa jarri du markagailuan.
Zure interesekoa izan daiteke
Puntu banaketa Anoetan jokatutako derbi eroan (3-3)
Alavesek berdinketa agonikoa lortu du Realaren aurka (3-3), 97. minutuan sartutako golari esker. Alternatibaz betetako partida frenetiko batean, talde babazorroak azken jokaldian berdindu du markagailua, puntu bat irabazteko.
Sansek barkatu egin du Ceutan, eta saririk gabe geratu da (0-0)
Talde txuri-urdina nagusi izan da eta abagune onenak sortu ditu, baina ate aurrean asmatu ez izanak eta aurkariaren atezainaren lan onak eskura zirudien garaipena eragotzi dute.
Matarazzo: “Badakigu zer datorkigun, baina orain Alavesen aurkako partida da garrantzitsuena"
Pellegrino Matarazzok azpimarratu du Realak Alavesen aurka larunbat honetan jokatuko duen derbia soilik daukala buruan, Kopako finalerako astebete gelditzen bada ere.
Jon Martin: “Ongi defendatzen badugu, irabazteko aukera asko izango ditugu”
Jon Martin Realeko jokalariak datorren apirilaren 18an Atletico Madrilen aurka jokatuko duten finalaz hitz egin du elkarrizketa honetan. Partida parekatua dela iruditzen zaio Martini, eta irabazteko aukerekin ikusten du taldea.
Juanan Larrañaga: “Reala ondo dago; erakutsi zion Altletico Madrili gai dela aurre egiteko”
Errege Kopako atarian, Juanan Larrañaga Realeko jokalari ohia elkarrizketatu dugu. 87ko partidaz eta ostean bizitzakoaz aritu gara berarekin. Oraingoan, ordea, Larrañagak “beste leku batetik eta lasaiago” ikusiko du finala.
Sansek porrota jaso du Sportingen aurka, Gijonen (1-0)
Txuri-urdinek Asturiasko taldea asko estutu dute azken minutuetan, baina ezin izan dute norgehiagoka berdindu.
Aguirre: “Begirada gora izan behar da beti, eta honek indarra ematen digu"
Ibai Aguirre Realeko jokalariaren adierazpenak, EA Sports Ligako 30. jardunaldiko partidan debutatu eta Levanteren aurka 2-0 irabazi ondoren.
Realak Europarako postua sendotu du Levanteren aurka 2-0 irabazita
Jon Martinek markagailua ireki du, eta Brais Mendezek partida erabakita utzi du, Alex Remirok atea hutsean mantendu duen bitartean.
Realak “bostekoa" eman dio Alhamari (1-5)
Reala 1-0 galtzen hasi da Alhamaren aurka etxetik kanpo jokatu duen partida, baina berehala erreakzionatu du, eta nagusitasun handiarekin gailendu zaio: 1-5.
Matarazzo: “Pausoz pauso eta partidaz partida joan behar dugu"
Pellegrino Matarazzok adierazi du ulertzen duela zaleak Kopako finalean pentsatzen egotea, baina Realeko entrenatzaileak azpimarratu du aurretik Ligako bi partida jokatu behar dituztela, eta horren harian esan du taldea larunbat honetan Levanteren aurka etxean jokatuko duen partidan kontzentratuta dagoela.