Kopako finala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jai-giro ederra prestatu du Realak Sevillan: musika eta kalejira Cartujaraino

Zaleentzako gune txuri-urdina Sevillako Carlos III.a etorbidean egongo da, eta 11:00etan irekiko dute. Hainbat DJ eta artista izango dira oholtza gainean, besteak beste, Süne, Brigade Loco eta Del Toro.

Fanzone-real-sociedad-sevilla-final-copa

Realaren zaleentzako gunearen aurkezpena. Argazkia: EFE

Süne, Brigade Loco eta Del Toro izango dira, besteak beste, realzaleentzako guneko oholtzan. Musika proposamen zabala prestatu du Realak datorren larunbaterako Sevillan antolatutako fan zonean. Gainera,  bertatik kalejira jendetsua abiatuko da 18:30ean, Cartuja futbol-zelaira bidean.

Talde donostiarrak gaur eman ditu jakitera Sevillara joandako zale txuri-urdinentzat prestatutako eremuaren gaineko xehetasun guztiak, Atletico Madrilen aurka jokatuko duten Errege Kopako finalari begira.

Realzaleentzako gunea Carlos III.a etorbidean egongo da, 11:00etan irekiko dute, eta finala amaitu eta ordubetera itxi, pantaila erraldoi batean norgehiagoka zuzenean eman ondoren.

Bestalde, Cartujako ateak 18:00etan zabalduko dira, neurketa hasi baino hiru ordu lehenago, eta kalejira egingo da zaleentzako gunetik futbol-zelairaino.

Klubak "pazientzia" eskatu du Cartujan sartzeko, futbol-zelaiaren inguruan bazkide ugari elkartuko baitira. Behin barruan, eta epaileak hasierako txistua jo aurretik, mosaiko bat egingo da jokalari txuri-urdinak animatzeko.

Jarraitzaileentzako eremuari dagokionez, musika egitarau zabala izango da, eta Süne, Brigade Loco era Dj alex del Toro oholtzan izango dira.

Finalaren ondoren, 40 Principalesko Dj Aitor Garciak jarriko du erritmoa ordubetez garaipena ospatzeko ala azken txistuaren ondoren disgustua igarotzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X