EA Sports Liga
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Puntu banaketa Anoetan jokatutako derbi eroan (3-3)

Alavesek berdinketa agonikoa lortu du Realaren aurka (3-3), 97. minutuan sartutako golari esker. Alternatibaz betetako partida frenetiko batean, talde babazorroak azken jokaldian berdindu du markagailua, puntu bat irabazteko.

SAN SEBASTIÁN, 11/04/2026.- El centrocampista de la Real Sociedad Beñat Turrientes (d) lucha por el balón con el centrocampista del Alavés Pablo Ibáéz (i) durante el partido de LaLiga EA Sports disputado este sábado en el Estadio de Anoeta. EFE/ Javi Colmenero
Reala vs Alaves Argazkia: EFE

Lucas Boyek 97. minutuan sartutako golari esker, puntu bat irabazi du larunbat honetan Alavesek Anoetan (3-3). Reala nagusi izan da partida osoan, baina bi puntu galdu ditu bere akatsen ondorioz.

Partida nahasia izan da hasieran, eta akatsak eta jokaldi bikainak tartekatu dira lehenengo minutuetatik. 3. minutuan, Duje Ćaleta-Car atzelari kroaziarrak bere atean sartu du baloia, ezker hegaletik egindako erdiraketak arriskurik ez zuela zirudien arren (0-1).

Hala ere, Realak berehala erreakzionatu du. Minutu gutxira, Ćaleta-Car bera berdinketa lortzetik gertu egon da, buruz egindako erremate batean, baina Siverak geldiketa bikaina egin du. Hortik aurrera, Matarazzoren taldeak jokoaren kontrola hartu du, baloiaren jabetza handitu du eta Alavesen bost jokalariko defentsa gainditzeko aukerak bilatu ditu. Ahalegin horren ondorioz, Luka Sucicek berdinketa lortu du 13. minutuan, area kanpotik egindako jaurtiketa indartsu eta zehatz batekin (1-1).

Gol horrek ez du partida baretu; aitzitik, erritmoa areagotu egin da. Bi taldeek erasora jo dute, eta talde babazorroak ere arriskua sortzen jarraitu du hegaletatik jokaldi azkarrak eginez. 24. minutuan, Gasteizko taldeak markagailuan aurrea hartu du berriro, Realaren beste akats larri bat aprobetxatuz. Remiroren eta Turrientesen arteko nahasmena baliatuta, Mamadou Diabatek sare barrura bidali du baloia (1-2).

Une horretan, neurketa erabat ireki da, joan-etorri etengabeekin eta bi taldeek erasoan defentsan baino eraginkorrago agertuz. Realak berehala erantzun du, Beñat Turrientesek markagailua parekatu baitu 26. minutuan, jaurtiketa ikusgarri batekin, korner batean jokaldi landu bat burututa. Hasieran gola horri eman badiote ere, azkenean Siverak bere atean sartutako gola izan dela ebatzi dute (2-2).

Bigarren zatian, Oskarssonek 3-2koa egin du, ia hiru hilabete geroago berriro jokatu duen Take Kubo jokalariaren asistentzia ona aprobetxatuz. 

Luzapenean Sergio Gomezek gorria ikusi du, eta 97. minutuan Lucas Boyek 3-3koa jarri du markagailuan, gol ikusgarria eginez.


Protagonisten hitzak

18:00 - 20:00

18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X