Kopako finalerako sarrerak erosterakoan izan daitezkeen zalantzak eta erantzunak
Realak sarreren erosketari buruzko informazio guztia argitaratu du, sarrerak esleitzeko eta erosteko prozesuaren deskribapen osoa eginez.
Realak Errege Kopako finalerako sarrerak erosteko ezarritako prozeduraren berri eman die sarrera eskuratzeko eskubidea duten bazkideei. Hala, sarrerak eskuratzeko prozesuan sor daitezkeen ohiko galderak eta erantzunak bildu dituzte.
Sarrerak erosteko epea astelehenean, martxoaren 30ean, 10:00etan hasiko da, eta igandean, apirilaren 5ean, 23:59an amaituko da. Espainiako Futbol Federazioak sarrerak saltzeko duen atariaren bidez aukeratu beharko da sarreren sektorea, eta bertan ordaindu beharko dira.
1. Nork eros ditzake Kopako finalerako sarrerak?
25 urte edo gehiagoko antzinatasuna duten bazkideak, baldin eta ezarritako epearen barruan izena eman bazuten eta finalerako sarrera bermatuta badute.
25 urte baino gutxiagoko antzinatasuna izanda, zozketan banaka izena eman zuten eta bertan sarrera egokitu zitzaien bazkideak.
25 urte baino gutxiagoko antzinatasuna izanda, zozketan beste bazkideekin taldeka izena eman zuten eta bertan sarrera egokitu zitzaien bazkideak. Kasu horretan, taldeko eskatzaileak izango du finalerako sarrerak erosteko ahalmena.
2. 25 urte baino gutxiagoko antzinatasuna izan eta beste bazkideekin batera taldeka zozketan izena eman zuten bazkideen kasuan, nork eros ditzake sarrerak, zozketan sarrera egokituz gero?
Taldeko eskatzaileak bakarrik.
3. Sarrera guztiak digitalak dira?
Bai, sarrera guztiak digitalak dira. Espainiako Futbol Federazioaren aplikazio mugikor baten bidez erakutsiko da sarrera La Cartujako ate birakarietan. Ez dago paperezko sarrera fisikorik.
4. Anoetako leihatiletan eros ditzaket sarrerak?
Ez.
5. Realak arreta zerbitzua emango die bazkideei sarrerak erosten dituzten bitartean?
Realak ordu tarte jakin bat ezarriko du bazkideei arreta emateko Anoetako bulegoetan.
- Astelehen, astearte eta asteazkenean, 10:00etatik 20:00etara.
- Ostegunean, 17:00etatik 19:00etara.
- Larunbatean, 11:00etatik 14:00etara.
6. Zer izan behar dut eskura erosketa egiteko?
Sarrera bat baino gehiago erosi behar baduzu, eskura eduki bazkide bakoitzari edo taldeari esleitutako sarbide kodea. Gehienez sei (6) sarrera erosi ahal izango dituzu aldi berean. Sarrerak erabiliko dituzten pertsonen izen-abizenak eta NAN zenbakia ere izan beharko dituzu eskura.
7. Nola egingo da erosketa mailakatuaren prozesua?
7.1 Prezio altueneko eserlekuen borondatezko erosketa:
Lehentasun tribunan eta hondoan dauden eserlekuetarako sarrerak erosteko epea astelehenean, martxoaren 30ean, irekiko da, 10:00etatik 23:59ra.
Hauek dira 6.1 atal honetan aipatzen diren lehentasun tribunako eta hondoko sektoreak: 449, 557, 556, 555, 553, 535, 539, 540, 427, 428, 429, 329, 215, 216, 217, 115, 116 eta 117.
7.2 Hegoaldeko ate osteko harmailan gainerako eserlekuen erosketa:
Mezu elektronikoan adieraziko zaie noiz has daitezkeen La Cartujako Hegoaldeko ate osteko harmailan dauden eserlekuetarako sarrerak erosten.
Bazkide horiek bi (2) taldetan banatu dira, 25 urte edo gehiagoko antzinatasuna duten bazkideak izan ezik, horiek sektorea Hegoaldeko ate osteko harmailan aukeratu ahal izango baitute, eta sarrera edozein unetan ordaindu, asteartean, martxoaren 31n, 10:00etan hasi eta igandean, apirilaren 5ean, 23:59an amaituko den epearen barruan.
- 1. Taldea: 25 urte baino gutxiagoko antzinatasuna duten eta zozketan 6.752tik 11.238ra arteko eskaera edo erreferentzia zenbakiak zituztenak (bi zenbaki horiek barne). Sektore hauetan erosi ahal izango dituzte sarrerak: 118, 119,120, 218, 219, 220, 221, 222, 224, 330, 331, 332, 333, 334, 335, 337, 338, 339, 340, 430, 431, 432, 433, 434, 435, 436, 437, 438, 439, 443, 444, 445, 446, 447, 448, 541, 542, 543, 544, 545 eta 546.
· 2. Taldea: 25 urte edo urte gutxiagoko antzinatasuna duten eta zozketan 1etik 3.873ra arteko eskaera edo erreferentzia zenbakiak zituztenak (bi zenbaki horiek barne). Sektore hauetan erosi ahal izango dituzte sarrerak: 122, 123, 124, 223, 336, 440, 441, 442, 547, 548, 549, 550, 551 eta 552. Horrez gain, aurreko egunetik dauden sarrerak ere erosi ahal izango dituzte.
8. Erosketa amaitzean jasoko ditut sarrerak?
Ez. Bazkide bakoitzak partida hasi baino egun batzuk lehenago mezu elektroniko bat jasoko du bere sarrera Espainiako Futbol Federazioaren aplikazioaren bidez deskargatzeko jarraibideekin. Eserlekua automatikoki esleituko da aukeratutako gunearen barruan.
9. Nola egingo da sarrerak esleitzeko eta erosteko prozesua?
- Mezu elektroniko bat jasoko duzu Realak izena emateko prestatutako formularioan adierazi zenuen helbide elektronikoan.
- Sartzen zarenean, sektore zehatza hautatu beharko duzu, baita sektore horretan erosi nahi duzun eserleku kopurua ere.
- Sarrera bat baino gehiago hautatu badituzu, sarrera bakoitzari dagokion kodea sartu beharko duzu Espainiako Futbol Federazioaren salmenta plataforma edo atari espezifikoan.
- Ondoren, sakatu BALIDATU. Garrantzitsua da kontuan izatea Espainiako Futbol Federazioaren sarrerak saltzeko plataforma edo atari espezifikoan gehienez plataformara sartzeko 6 kode sar daitezkeela erosketa berean.
- BALIDATU sakatu ondoren eta informazioa baieztatu ondoren, hurrengo pantailan eroslearen datuak bete beharko dituzu. Jarraian, sarrera erabiliko duen pertsonaren datuak sartu beharko dituzu.
- Erosketa amaitzeko, banku txartelarekin ordaindu.
- Plataformaren lehen mezu elektroniko bat jasoko duzu erosketa baieztatuz.
- Ondoren, finala heldu baino egun batzuk lehenago, beste mezu bat jasoko duzu: Espainako Futbol Federazioaren Aplikazioa deskargatzeko esteka eta aplikaziora sartzeko kredentzialak izango ditu.
- Aplikazioa deskargatu ondoren, Espainiako Futbol Federazioaren Aplikaziora sartzeko kredentzialak jaso dituzun posta elektronikoko helbidearekin identifikatu beharko zara, bai eta eman zaizkizun kredentzialekin ere.
- Aldiz, taldeko eskatzailea bazara edo erosketa berean sarrera bat baino gehiago erosi baduzu, aplikazioak sarreren jabeei bidaltzeko aukera emango dizu, SARRERAK BIDALI aukerarekin. Egin behar duzun gauza bakarra da sarreren gainean klik egin, banan-banan, eta dagokion pertsonaren helbide elektronikoa sartu.
- Azkenik, pertsona horiek mezu elektroniko bat jasoko dute Espainiako Futbol Federazioaren Aplikazioa deskargatzeko estekarekin eta aplikaziora sartzeko kredentzialarekin.
10. Nola elkartu naiteke beste bazkide batzuekin?
Beste bazkide batzuekin elkartu zaitezke, baldin eta, Espainiako Futbol Federazioaren sarrerak saltzeko plataforman edo atarian sartu ondoren, sektore zehatza aukeratzen baduzu eta sektore horretan erosi nahi duzun eserleku kopurua gehitzen baduzu.
11. Zergatik agertzen dira grisez markatuta sektore jakin batzuen zatiak Espainiako Futbol Federazioaren sarrerak erosteko plataforman?
Sektore batzuetan grisez markatuta agertzen diren zatiak ikuspen gutxiko eserlekuak dira.
12. Zer datu eskatzen zaizkio sarreren EROSLEARI?
Izen-abizenak, posta helbide elektronikoa eta telefono-zenbakia.
13. Zer datu eskatzen dira sarrerak ERABILIKO DITUZTEN PERTSONEI BURUZ?
Izen-abizenak eta nortasun-agiria.
14. Nola eta noiz aktibatzen dira sarrerak?
Partida hasi baino ordu batzuk lehenago, jakinarazpen bat bidaliko du bere aplikazioaren bidez. SARRERA AKTIBATU sakatu beharko duzu. Sarrera aktibatuta egongo da bertan QR kode bat agertzen denean.
15. Prestatuko al da gorabeheretarako leihatila bat La Cartujan edo Sevillako FanZonean?
Bai. Realak gorabeherei erantzuteko postu bat jarriko du La Cartujan eta Sevillako FanZonean.
16. Zer gertatzen da mugikorrean bateriarik gabe geratzen banaiz?
La Cartujan sartu ahal izateko, ezinbestekoa da sarrera izenduna gailu elektroniko batean aurkeztea; beraz, gailuaren bateria behar beste kargatuta dagoela ziurtatu behar da.
Nolanahi ere, FanZonean telefono mugikorrak kargatzeko postuak egongo dira, bateria eramangarriekin.
17. Zer gertatzen da aplikazioko pasahitza ahazten bazaizu: badago pasahitza berreskuratzeko aukerarik?
Aplikazioaren hasierako pantailan ahaztutako pasahitza berreskuratzeko aukera bat dago.
18. Sarreren pantaila argazkiek balio al dute estadiora sartzeko?
Ez.
Zure interesekoa izan daiteke
Realak 250 sarrera gehiago iragarri ditu bere bazkideentzat, Errege Kopako finalean
Talde txuri-urdinak jakinarazi duen bezala, “sarrera gehigarri hauek zozketan zorterik izan ez zutenei esleituko zaizkie, ezarritako ordena jarraituz, 3.768 zenbakitik 3.872raino”.
Sergio Gómez, finalari buruz: “Hasiera ona egin behar dugu; zale guztiekin ospatu ahal izatea espero dut"
Sergio Gomez Realeko jokalaria elkarrizketatu dute Radio Euskadin. Taldearen inguruan hitz egin du berta, baita Europa eta Kopako finalaren inguruan ere. (Bideoa Gazteleraz)
Take Kubo Realarekin dabil entrenatzen ostera ere
Kubo talde txuri-urdinarekin entrenatu da astelehen honetan, eta prest egongo da Levanteren aurkako partidarako.
Bi gol goiztiarrek aukerarik gabe utzi dute Sanse Granadaren aurka (0-2)
Andaluziarrek lehen bost minutuetan egindako bi gol goiztiarrak baliatu dituzte aurretik jartzeko, eta txuri-urdinek, erreakzionatu arren, ez dituzte izandako abaguneak aprobetxatu.
Zubeldia zalantza da Kopako finalerako, ezkerreko bizeps femoraleko lesioa dela eta
Erdiko atzelariak aldaketa eskatu behar izan zuen ostiralean Vila-realen aurka jokatutako partidan, eta larunbat honetan erresonantzia egin diote lesioaren nondik norakoak zehaztu ahal izateko.
Reala garaipenaren bidera itzuli da, Ligako azkenari irabazita (0-1)
Realak 0-1 irabazi dio Levanteri etxetik kanpo, Cahynovak sartutako golari esker, eta Ligako sailkapenean hirugarren tokian sendo jarraitzen du.
Brais Mendez: “Lasaitasuna, konfiantza eta aurrera begira; emaitza txar batek ez gaitzala lausotu"
Brais Mendez Realeko jokalariaren adierazpenak, EA Sports Ligako 29. jardunaldiko partidan Vila-realen aurka 3-1 galdu ondoren.
Realak galdu egin du Vila-realen aurka, ahazteko moduko lehen zatia jokatuta (3-1)
Matarazzoren taldeak hiru gol hartu ditu lehen 22 minutuetan. Bigarren zatian hobeto aritu dira, baina Vila-real donostiarrak baino askoz gehiago izan da.
Rino Matarazzo, ostiralean Realak Vila-realen jokatuko duen partidaz: “Oso garrantzitsua da jokoa hobetzen jarraitzea"
Realak Ceramica futbol zelaian jokatuko du ostiralean, 21:00etan; neurketa hori hizpide, talde txuri-urdinaren entrenatzaileak nabarmendu du norgehiagoka "azterketa ona" dela, eta adierazi du erronka dela Vila-real bezalako talde bat menderatzen saiatzea.