Akordioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Unai Marrerok kontratua luzatu du 2030era arte

Azpeitiako atezainak txuri-urdinen atea defendatuko du lau denboraldi gehiagoz.

Aperribay eta Marrero
Unai Marrero eta Jokin Aperribay, kontratu berria sinatzen. Argazkia: Reala

Realak Unai Marrero atezainari kontratua berritu dio 29-30 denboraldia amaitu arte, talde txuri-urdinak ohar labur baten bidez jakinarazi duenez.

Bi aldeek akordioa sinatu dute gaur arratsaldean, Anoetako bulegoetan. Azpeitiako atezainak txuri-urdinen atea defendatuko du lau denboraldi gehiagoz.

Unai Marreroren aurreko kontratua 2027an amaituko zen. 24 urteko atezaina kadete zela iritsi zen Realera.

Atezain gipuzkoarra zale txuri-urdinen heroietako bat bihurtu zen duela gutxi, Errege Kopako final-zortzirenetan Osasunaren bi penalti gelditu baitzituen.       

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X