Berritzea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mikel Rodriguezek 2029ra arte berritu du Realarekin

Erdilaria gazte mailan ailegatu zen talde donostiarrera eta denboraldi honetan filialaren jokalari garrantzitsuenetariko bat izaten ari da.

Mikel Rodriguezek Realarekin berritu du 2029raino
Mikel Rodriguez eta Erik Bretos; Argazkia: Realaren sare sozialak

Mikel Rodriguezek 2029ra arte berritu du Realarekin, talde txuri-urdinak jakinarazi duen arabera. Erdilaria gazte mailan ailegatu zen Donostiako taldera, eta denboraldi honetan filialaren jokalari garrantzitsuenetariko bat izaten ari da.

Getariako jokalaria etorkizun handien daukan Zubietako jokalarietako bat bilakatu da, eta Sanseren jokoan era oso garrantzitsuan laguntzen ari da; taldea futbol profesionaleko bigarren mailan mantentzeko lehiatzen ari da. Orain, zehazki, jaitsieraren 3 puntu gainetik dago Sanse.

Zure interesekoa izan daiteke

Jon Ansotegi (Reala)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jon Ansotegi: “Partida berezia da neretako, jokalariendako eta hemen gauden guztiendako"

Jon Ansotegik prentsaurrekoa eman du ostegun honetako derbiari begira. Sanseko entrenatzaileak taldearen lan bikaina azpimarratu du, nahiz eta Almeriaren aurkako partida kaskarra izan. Partidarako eskuragarri izanen dituen jokalari guztiak ezagutzeko, lehen taldearen beharren zain daudela adierazi du Ansotegik. Gainera, derbi honen berezitasuna nabarmendu du, izan ere, Eibarreko hainbat jokalarik Realan jokatu dute iraganean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X