EA Sports Liga
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Real Madrilek amaiera eman dio Realaren bolada onari (4-1)

Oyarzabalek, penaltiz, Gonzaloren gola berdindu duen arren, Viniciusen bi golek (biak penaltiz) eta Valverderen beste batek garaipena eman diote Madrilgo taldeari, txuri-urdinen bolada onari amaiera emanez.

MADRID , 14/02/2026.- El delantero del Real Madrid Vinicius Jr. (c) dispara a puerta durante el partido de la jornada 24 de LaLiga entre el Real Madrid y la Real Sociedad, este sábado en el estadio Santiago Bernabéu. EFE/Sergio Pérez

Vinicius, gola egiteko ahaleginean. Argazkia: EFE

Realak urteko lehen porrota jaso du larunbatean Real Madrilen aurka 4-1 galduta Santiago Bernabeun jokatu den EA Sports Ligako 24. jardunaldiko partidan. Oyarzabalek, penaltiz, Gonzaloren gola berdindu duen arren, Viniciusen bi golek (biak penaltiz) eta Valverderen beste batek garaipena eman diote Madrilgo taldeari, txuri-urdinen bolada onari amaiera emanez.

Ez dira ondo hasi txuri-urdinak; izan ere, 5. minuturako gola jaso dute jada. Etxeko taldeak baloiaren jabetza zuela, erdiraketa egin dute eskuin hegaletik, eta Gonzalok oinaren puntarekin ukitu du baloia. Ez da jaurtiketa indartsua izan, baina zutoinera itsatsita irten zaio, eta Remiro ez da gelditzeko gai izan (1-0).

Realari kosta egin zaio arriskua sortzea, baina 20. minutuan Huijsenek lurrera bota du Yangel Herrera area barruan, eta epaileak penaltia adierazi du. Oyarzabalek sarera bidali du baloia (1-1).

Baina gutxi iraun die pozak txuri-urdinei. Minutu gutxira, epaileak Real Madrilen aldeko penaltia adierazi du Vinicius lurrera erori ostean, eta Viniciusek berak egin du 2-1ekoa.

Hori gutxi ez, eta ordu erdira, Valverdek etxekoen hirugarren gola sartu du, area kanpotik jaurtiketa bikaina eginez (3-1).

Bigarren zatia hasi bezain laster, aurreko jokaldia errepikatu da. Aramburuk lurrera bota du Vinicius, eta epaileak penaltia adierazi du berriz. Viniciusek jaurti du, eta 4-1ekoa jarri du markagailuan.

Hala ere, euskal taldeak aurpegia eman du, eta intentsitatez jokatzen jarraitu du. Guedes barneraldiekin saiatu da min egiten, eta Jon Martinek ere gertu izan du gola pare bat burukadarekin.

Bigarren zatian, azken partidetan ikusi den Reala agertu den arren, beranduegi izan da. Horrela bukatu da txuri-urdinen bolada ona.

Zure interesekoa izan daiteke

Jon Ansotegi (Reala)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jon Ansotegi: “Partida berezia da neretako, jokalariendako eta hemen gauden guztiendako"

Jon Ansotegik prentsaurrekoa eman du ostegun honetako derbiari begira. Sanseko entrenatzaileak taldearen lan bikaina azpimarratu du, nahiz eta Almeriaren aurkako partida kaskarra izan. Partidarako eskuragarri izanen dituen jokalari guztiak ezagutzeko, lehen taldearen beharren zain daudela adierazi du Ansotegik. Gainera, derbi honen berezitasuna nabarmendu du, izan ere, Eibarreko hainbat jokalarik Realan jokatu dute iraganean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X