RFEF-KO DIZIPLINA BATZORDEA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Brais Mendezek bi partidako zigorra bete beharko du, epaileak San Mameseko derbian txartel gorria erakutsi ondoren

Realak alegazioak aurkeztu zituen txartel gorria "bidegabekeriatzat" jo ondoren, baina batzordeak ez ditu kontuan hartu eta jokalaria zigortu du. Horrela, Braisek ezin izango du Elxen eta Real Madrilen kontra jokatu.

Mikel-Jauregizar-Brais-Mendez-derbi-San-Mames

Brais Mendez Jauregizarrekin lehian, San Mameseko derbian. Argazkia: Europa Press

Brais Mendez Realeko jokalaria EA Sports Ligako 22. jardunaldiko Athleticen aurkako derbian egotzi zuen epaileak, eta orain Espainiako Futbol Federazioko Diziplina Batzordeak erdilari txuri-urdinari bi partidako zigorra ezarri dio .

Guillermo Cuadra Fernandezek txartel gorria erakutsi zion Brais Mendezi 83 minutuan , Aitor Paredes Athleticeko atzelariarekin izandako tirabira polemiko baten ondoren, eta Batzordeak zigor hori ezarri dio, "jokotik kanpo modu bortitzean gertatu zelako, eta jokoa geldituta edo ez zegoelako baloia jokatzeko aukerarik".

Epaileak aktan azaldu zuenez, "indarkeriazko jokabide bat izan zen, baloia jokoan egon gabe gehiegizko indarra erabili baitzuen aurkari bati aurpegian zartada emateko".

Realak alegazioak aurkeztu zituen txartel gorria "bidegabekeriatzat" jon ondoren, baina batzordeak ez ditu aintzat hartu eta jokalaria zigortu du.

RFEFk jakitera zuenez, Donostiako klubak bere idatzian adierazi zuen jokaldian "inguruabar aringarriak izan zirela, arau-haustearen aurretik, Paredesen probokazioa egon zelako", atzelari zuri-gorriak erdilari galiziarra bultzatu baitzuen.

"Era berean, asmorik, erasorik eta gehiegizko indarrik ez zen izan, ezta ondorio kaltegarri edo lesiorik ere", gaineratu zuen Realak.

Honenbestez, Brais Mendez baja izango da Elxen aurka, larunbatean Anoetan, eta Real Madrilen kontra, otsailaren 14an, Santiago Bernabeun.

Zure interesekoa izan daiteke

Jon Ansotegi (Reala)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jon Ansotegi: “Partida berezia da neretako, jokalariendako eta hemen gauden guztiendako"

Jon Ansotegik prentsaurrekoa eman du ostegun honetako derbiari begira. Sanseko entrenatzaileak taldearen lan bikaina azpimarratu du, nahiz eta Almeriaren aurkako partida kaskarra izan. Partidarako eskuragarri izanen dituen jokalari guztiak ezagutzeko, lehen taldearen beharren zain daudela adierazi du Ansotegik. Gainera, derbi honen berezitasuna nabarmendu du, izan ere, Eibarreko hainbat jokalarik Realan jokatu dute iraganean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X