HYPERMOTION LIGA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sansek berdindu egin du Las Palmasen aurka, markagailuan aurrea hartu ostean (1-1)

Carrerak egindako golak aurretik jarri du markagailuan etxeko taldea, baina Kirianek 1-1ekoa egin du bost minutu geroago.

Real Sociedad B vs. Las Palmas
Reala B vs Las Palmas Argazkia: @RSZubieta_

Sansek eta Las Palmasek 1-1  berdindu dute Zubietan, Hypermotion Ligako 24. jardunaldiko norgehiagoka. Partida erritmo trabatuarekin eta abagune argi gutxirekin hasi da, eta sentsazio kontrajarriak utzi dizkie txuri-urdinei, markagailuan aurrea hartu eta bi minutuan garaipenak nola ihes egin dien ikusita.

Hasieratik talde txuri-urdina ondo antolatuta aritu da, batez ere defentsa-lanetan. Las Palmasek baloiaren jabetza handiagoa izan du, baina Sansek espazioak ondo itxi ditu eta aurkariari jokoa garatzea zaildu dio. Lehen zatia parekatua eta taktikoa izan da, aukera garbi gutxirekin eta bi taldeek elkarri errespetu handiz jokatu dute.

Gakoa atsedenaldiaren ostean iritsi da, 49. minutuan, Gorka Carrerak bisitarien atea zulatu duenean, Kirian Rodriguezen akats bat aprobetxatuta.

Hala ere, abantailak oso gutxi iraun dio etxeko taldeari. Bi minutu eskas geroago, Kirian RodrIguezek berdinketa jarri duen gola egin du (1-1), Jese RodrIguezek asistentzia bat eman ondoren.

Gol hori bereziki hunkigarria izan da Kirianentzat, gaixotasun larri bat gainditu ostean bi urtean egin duen lehen gola izan baita.

Golaren ostean, neurketa ireki egin da. Realaren bigarren taldeak intentsitateari eutsi dio, defentsan sendo jarraituz eta aurkariari aukera garbiak sortzea eragotziz.

Sansek hainbat aukera izan ditu 10 minutuan. 60. minutuan, Dadiek Horkasi lan eginarazi dio; 66.an, Astiazaran saiatu da, eta 3 minutu geroago, Mikel Rodriguezek izan du aukera.

Etxekoen neke fisikoak eragina izan du, eta denbora erantsian, Iker Bravok lehenengo eta Clementek gero garaipena eman ahal izan diote Kanarietako taldeari, baina ez dira fin ibili.

Azkenean, bi taldeetako batek ere ez du markagailua mugitzerik lortu, eta, azkenean, 1-1 amaitu da partida.

Zure interesekoa izan daiteke

Matarazzo rueda de prensa cuartos Copa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pellegrino Matarazzo Realeko entrenatzailea: “Oso kontziente gara Kopak daukan garrantziaz”

“Oso kontziente gara Kopak daukan garrantziaz, oso emozionatuta gaude biharko partidarako”, argitu du talde txuri-urdinaren entrenatzaileak, eta “gure lehenengo finala” bezala definitu du Alavesen aurkako partida. Gainera, Matarazzok Alavesen jokalari onenak espero ditu: “Deskantsatzeko bi egun gehiago izan dituzte, eta, beraz, ez dute aldaketarik egiteko beharrik”. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X