LESIOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Unai Marrerok haustura du ezker masaileko hezurrean

Realeko atezainak ezbehar bat izan du ostegun honetako saioan.

Unai Marrero. Irudia: Real Sociedad

Unai Marrerok ezker masaileko hezurra hautsi du ostegun honetan Realak egin duen entrenamenduan. Donostiako atezainak aurpegiko kontusioa jaso du saioan zehar, eta hainbat miaketa eta proba mediko egin ostean, lesioaren garrantzia baieztatu da.

Klubak jakinarazi duenez, “Jokalariari egindako miaketa eta probek ezkerreko hezur malarra hautsita duela azaleratu dute”. Era berean, Realak adierazi du ostiral goizetan ebakuntza gelatik pasatzeko programatu dutela futbolaria, “haustura erreduzitu eta egonkortzeko” helburuarekin, eta eboluzioak markatuko duela bere etorkizuneko prestutasuna.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X