Hileko entrenatzailea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urtarrilean Pellegrino Matarazzo izan EA Sports Ligako entrenatzailerik onena

Entrenatzaile estatubatuarrak hasiera bikaina izan du Realean, bere lehenengo lau partidatako 12 puntuetatik 10 lortu ditu eta.

Pellegrino Matarazzo Atletico Madrilen aurkako partidan

Pellegrino Matarazzo, Realaren entrenatzailea; IRUDIA: EUROPA PRESS

Urtarrilean Pellegrino Matarazzo izan da EA Sports Ligako entrenatzailerik onena, txapelketaren webgunean jakinarazi den arabera. Entrenatzaile estatubatuarrak hasiera bikaina izan du Realean, bere lehenengo lau partidatan 12 puntuetatik 10 lortu ditu eta.

Rinok talde txuri-urdinaren dinamika txarra aldatzea lortu du, sailkapenaren hamaseigarren postutik zortzigarrenera pasa da eta. Gainera, Realak ez du partidurik galdi Pellegrino Matarazzo ailegatu zenetik, Atletico Madril, Getafe, Osasuna (Errege Kopan), FC Bartzelona eta Celtaren aurka jokatu ondoren.

Gipuzkoako taldearen hurrengo erronkak, San Mamesen, Athleticen aurkako derbia eta Mendizorrotzan, Alavesen aurkako Errege Kopako kanporaketa izanen dira.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X