Valentziak Sadiq fitxatu du 2028ra arte
Umar Sadiq, Valentzian. Irudia: Valencia CF
Umar Sadiqek Valentzian jokatuko du aurrerantzean, hiru sasoiz Realarekin aritu ostean. Nigeriako jokalaria 22-23 denboraldian iritsi zen Donostiara, Almeria futbol taldetik.
Iritsi bezain pronto, min hartuta egon zen hainbat hilabetez. 2025eko urtarrilean, utzita joan zen Valentziara, ikasturte bukaerara arte. Sadiqek hemeretzi neurketa jokatu zituen han (16 Ligan eta 3 Kopan), sei gol sartuta.
Aurten, zazpi partidatan hartu du parte Realarekin: bost ligan, eta bi Errege Kopan. Gol bat sartu zuen Reusen kontrako lehian.
Umar Sadiq 20 milioi euroren truke heldu zen Donostiara, Oskarssonekin batera, Realaren historian egin den fitxaketarik garestiena. Debut ezin hobe baten ondoren, Atletico Madrilen aurka gola sartu baitzuen, belauneko lesio larri bat izan zuen, eta hortik aurrera ez zuen berriro maila eman.
Udan, aurrelaria Valentziara itzultzen saiatu zen, baina Mestallako taldeak ez zuen Realarekin akordiorik lortu, talde donostiarraren eskakizun ekonomikoetara hurbildu ez zelako.
Horren ostean, Jokin Aperribay presidentea haserre agertu zen futbolariarekin, nahiz eta denboraldiaren lehen zatian aukera eman nahi izan dioten. Ez da talde zuri-urdinaren dinamikan sartu, eta bere irteera Anoeta eta Zubietako bulegoetako lehentasunetako bat zen.
Valentziaren aurrelari berriak Donostian 57 partida jokatu ditu, eta 5 gol besterik ez ditu egin, ekarpen eskasa 20 milioi euroko kostua izan zuen jokalari batentzat.
Orain, Matarazzo Oyarzabal, Oskarsson eta Karrikabururekin geratu da, baina baliteke aurrealde horretan mugimendu gehiago egotea. Realaren entrenatzaile berriak Gorka Carrera bigarren taldeko golegileari ere minutuak eman diezazkioke.
Zure interesekoa izan daiteke
Puntu banaketa Anoetan jokatutako derbi eroan (3-3)
Alavesek berdinketa agonikoa lortu du Realaren aurka (3-3), 97. minutuan sartutako golari esker. Alternatibaz betetako partida frenetiko batean, talde babazorroak azken jokaldian berdindu du markagailua, puntu bat irabazteko.
Sansek barkatu egin du Ceutan, eta saririk gabe geratu da (0-0)
Talde txuri-urdina nagusi izan da eta abagune onenak sortu ditu, baina ate aurrean asmatu ez izanak eta aurkariaren atezainaren lan onak eskura zirudien garaipena eragotzi dute.
Matarazzo: “Badakigu zer datorkigun, baina orain Alavesen aurkako partida da garrantzitsuena"
Pellegrino Matarazzok azpimarratu du Realak Alavesen aurka larunbat honetan jokatuko duen derbia soilik daukala buruan, Kopako finalerako astebete gelditzen bada ere.
Jon Martin: “Ongi defendatzen badugu, irabazteko aukera asko izango ditugu”
Jon Martin Realeko jokalariak datorren apirilaren 18an Atletico Madrilen aurka jokatuko duten finalaz hitz egin du elkarrizketa honetan. Partida parekatua dela iruditzen zaio Martini, eta irabazteko aukerekin ikusten du taldea.
Juanan Larrañaga: “Reala ondo dago; erakutsi zion Altletico Madrili gai dela aurre egiteko”
Errege Kopako atarian, Juanan Larrañaga Realeko jokalari ohia elkarrizketatu dugu. 87ko partidaz eta ostean bizitzakoaz aritu gara berarekin. Oraingoan, ordea, Larrañagak “beste leku batetik eta lasaiago” ikusiko du finala.
Sansek porrota jaso du Sportingen aurka, Gijonen (1-0)
Txuri-urdinek Asturiasko taldea asko estutu dute azken minutuetan, baina ezin izan dute norgehiagoka berdindu.
Aguirre: “Begirada gora izan behar da beti, eta honek indarra ematen digu"
Ibai Aguirre Realeko jokalariaren adierazpenak, EA Sports Ligako 30. jardunaldiko partidan debutatu eta Levanteren aurka 2-0 irabazi ondoren.
Realak Europarako postua sendotu du Levanteren aurka 2-0 irabazita
Jon Martinek markagailua ireki du, eta Brais Mendezek partida erabakita utzi du, Alex Remirok atea hutsean mantendu duen bitartean.
Realak “bostekoa" eman dio Alhamari (1-5)
Reala 1-0 galtzen hasi da Alhamaren aurka etxetik kanpo jokatu duen partida, baina berehala erreakzionatu du, eta nagusitasun handiarekin gailendu zaio: 1-5.
Matarazzo: “Pausoz pauso eta partidaz partida joan behar dugu"
Pellegrino Matarazzok adierazi du ulertzen duela zaleak Kopako finalean pentsatzen egotea, baina Realeko entrenatzaileak azpimarratu du aurretik Ligako bi partida jokatu behar dituztela, eta horren harian esan du taldea larunbat honetan Levanteren aurka etxean jokatuko duen partidan kontzentratuta dagoela.