Hypermotion Liga

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sansek Zubietan jokatuko ditu etxeko partidak, larunbat honetatik aurrera

Realaren bigarren taldeak denboraldi honetan Zubietan jokatuko duen lehenengo partida Albaceteren aurkakoa izanen da; 16:15ean hasiko da hori.

Jon Ansotegi (Sanse).
Jon Ansotegi Sanseko entrenatzailea; IRUDIA: EUROPA PRESS

Sansek Zubietan jokatuko ditu etxeko partidak larunbat honetatik aurrera, Jon Ansotegi Realaren bigarren taldeko entrenatzaileak ostegun honetan baieztatu duenez. Zehazki, Realaren bigarren taldeak denboraldi honetan Zubietan jokatuko duen lehenengo partida Albaceteren aurkakoa izanen da; hori 16:15ean hasiko da.

Horrela, Realak LaLigaren onarpena jaso du, eta beraz, Anoetan jokatu beharrean, Zubietan jokatzen hasiko da.

Zelaia Anoetaren antzekoa da, eta oso ongi egonen da; beraz, gure aldetik, arazorik ez. Jokalari aunitzek jada bertan jokatu dute. Hori bai, zelaia ez da berdina, eta Donostiako jendearentzat urrutiago dago”, esan du Ansotegik.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X