Realak sufritu egin du Eldan, baina Pablo Marinek azken hasperenean sartutako golari esker sailkatu egin da (1-2)
Sucicek aurretik jarri du talde txuri-urdina bigarren zatian, baina jarraian berdindu du Eldensek. Partida luzapenera bidera zihoala zirudienean, partidako jokaldirik onenean, Ansotegiren taldeak saria lortu du.
Pablo Marin, gola sartu berritan. Argazkia: EFE
Realak Errege Kopako final-zortzirenetarako txartela lortu du Eldense mendean hartuta, neurketako azken hasperenean sartutako gol bati esker. Bigarren zatian zelairatu den Pablo Marinen golak Ansotegiren mutilei saria eman die, nahiz eta, oro har, norgehiagoka eskasa jokatu.
Partida etxeko taldeak bi baloi lapurtuta hasi da, eta jokaldiak bi jaurtiketekin amaitu dira. Bat, gurutzatuegia, 3. minutuan, eta, bestea, 4. minutuan, Marrerok defendatutako atearen gainetik joan da.
Eldenseren bi hurbilketa horien ondoren, Reala jokoa gehiago kontrolatzen hasi da. 6. minutuan txartel horia atera diote Quintanillari, Zakharyan errusiarrari egindako sarrera gogor baten ostean.
Lehen zatiko aukerarik argiena Guedesek izan du 20. minutuan. Aurrelari portugaldarrak Zakharyanen pase bikaina kontrolatu du area barruan, baina jaurtiketa gora joan zaio.
Jarraian, Guedesek, lehen zatian oso gogotsu, areaz kanpotik jaurtiketa gogorra egin du 28. minutuan, baina etxekoen atezainak, Valentziak, jaurtiketa desbideratu egin du. Hurrengo minutuan, portugaldarra berriro saiatu da, baina bere areaz kanpoko jaurtiketa Valentziak blokeatu du, arazo handirik gabe.
30. minutuan Kubo area barruan erori da, baina epaileak ez du ezer zigorgarririk ikusi. Atsedenaldia baino lehen, Zakharyan errusiarrak izan du abagune argia, baina ez du baloia ondo jo.
Bigarren zatian, Eldensek hainbat aldaketa egin ditu taldea indarberritzeko. Txartel horia atera diote David Ruizi, Kubo japoniarrari egindako sarrera dela eta.
Bigarren zatian zelairatu den Sucicek Eldenseko erdiko atzelari batek baloia ateratzerakoan egindako akatsa baliatu du gola egiteko, 79. minutuan. Baina pozak gutxi iraun die txuri-urdinei, hurrengo minutuan Eldensek neurketa orekatu baitu. Clementek baloia Marreroren ateko langara bidali ondoren, Quintanak, jokaldiaren jarraipenean, atezain txuri-urdina gainditu du jaurtiketa bikain batekin.
Minutu ero hori kenduta, bigarren zatia kaskarra izan da, baina partidako azken jokaldian Guedesek Pablo Marin aurkitu du, eta baloia sare barrura bidali du, luzapena saihestuz eta Reala Kopako final-zortzirenetara sailkatuz.
Fitxa teknikoa:
1 – CD Eldense: Pablo Valencia, Alex Serradell, Floris Smand, Arnau Gaixas (Rafa Nuñez, 86.min), David Ruiz (Jesus Clemente, 55.min), Ibarrondo, Borja Calvo (Dioni Villalba, 82.min), Guille Macho, Ruben Quintanilla (Hamza Bellari, 46.min), Boston Billups (Marcos Bustillo, 46.min) eta Nacho Quintana.
2 – Reala: Unai Marrero, Aramburu, Zubeldia, Jon Martin, Aihen Muñoz (Sergi Gomez, 74.min), Brais Méndez (Sucic, 74.min), Gorrotxategi, Carlos Soler (Astiazaran, 84.min), Zakharyan (Karrikaburu, 66.min), Guedes et Take Kubo (Pablo Marin, 84.min).
Golak: 0-1, 79.min: Sucic. 1-1, 81,min: Nacho Quintana. 1-2, 95.min: Pablo Marin.
Epailea: Francisco Jose Hernandez Maeso (Extremadurako batzordea), Ivan Masso Granado eta Abraham Perez Dapia marrazainek lagunduta. Eldenseko Ruben Quintanillari etaFloris Smandi eta Realeko Zakharyan eta Astiazarani txartel horia erakutsi die.
Eldako Nuevo Pepico Amat futbol-zelaian 3.392 ikusle bildu dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Puntu banaketa Anoetan jokatutako derbi eroan (3-3)
Alavesek berdinketa agonikoa lortu du Realaren aurka (3-3), 97. minutuan sartutako golari esker. Alternatibaz betetako partida frenetiko batean, talde babazorroak azken jokaldian berdindu du markagailua, puntu bat irabazteko.
Sansek barkatu egin du Ceutan, eta saririk gabe geratu da (0-0)
Talde txuri-urdina nagusi izan da eta abagune onenak sortu ditu, baina ate aurrean asmatu ez izanak eta aurkariaren atezainaren lan onak eskura zirudien garaipena eragotzi dute.
Matarazzo: “Badakigu zer datorkigun, baina orain Alavesen aurkako partida da garrantzitsuena"
Pellegrino Matarazzok azpimarratu du Realak Alavesen aurka larunbat honetan jokatuko duen derbia soilik daukala buruan, Kopako finalerako astebete gelditzen bada ere.
Jon Martin: “Ongi defendatzen badugu, irabazteko aukera asko izango ditugu”
Jon Martin Realeko jokalariak datorren apirilaren 18an Atletico Madrilen aurka jokatuko duten finalaz hitz egin du elkarrizketa honetan. Partida parekatua dela iruditzen zaio Martini, eta irabazteko aukerekin ikusten du taldea.
Juanan Larrañaga: “Reala ondo dago; erakutsi zion Altletico Madrili gai dela aurre egiteko”
Errege Kopako atarian, Juanan Larrañaga Realeko jokalari ohia elkarrizketatu dugu. 87ko partidaz eta ostean bizitzakoaz aritu gara berarekin. Oraingoan, ordea, Larrañagak “beste leku batetik eta lasaiago” ikusiko du finala.
Sansek porrota jaso du Sportingen aurka, Gijonen (1-0)
Txuri-urdinek Asturiasko taldea asko estutu dute azken minutuetan, baina ezin izan dute norgehiagoka berdindu.
Aguirre: “Begirada gora izan behar da beti, eta honek indarra ematen digu"
Ibai Aguirre Realeko jokalariaren adierazpenak, EA Sports Ligako 30. jardunaldiko partidan debutatu eta Levanteren aurka 2-0 irabazi ondoren.
Realak Europarako postua sendotu du Levanteren aurka 2-0 irabazita
Jon Martinek markagailua ireki du, eta Brais Mendezek partida erabakita utzi du, Alex Remirok atea hutsean mantendu duen bitartean.
Realak “bostekoa" eman dio Alhamari (1-5)
Reala 1-0 galtzen hasi da Alhamaren aurka etxetik kanpo jokatu duen partida, baina berehala erreakzionatu du, eta nagusitasun handiarekin gailendu zaio: 1-5.
Matarazzo: “Pausoz pauso eta partidaz partida joan behar dugu"
Pellegrino Matarazzok adierazi du ulertzen duela zaleak Kopako finalean pentsatzen egotea, baina Realeko entrenatzaileak azpimarratu du aurretik Ligako bi partida jokatu behar dituztela, eta horren harian esan du taldea larunbat honetan Levanteren aurka etxean jokatuko duen partidan kontzentratuta dagoela.