Sansek galdu egin du Mirandesen aurka bat gutxiagorekin jokatuta (1-0)
Talde txuri-urdina jokalari bat gutxiagorekin aritu da bigarren zatian, epaileak Kita kanporatu duelako, eta ondoren sartu du Mirandesek garaipenaren gola. Peru Rodriguezek berdinketa lortu du azken minutuan, baina baliorik gabe utzi dute, jokoz kanpoko zegoelako.
Peru Rodríguez, Sanseko jokalaria. Argazkia: @RSZubieta
Sansek 1-0 galdu du Mirandesen aurka, askoz gehiago merezi izan badu ere, eta, horrenbestez, etxetik kanpo punturik lortu ezinik jarraitzen du Hypermotion Ligan. Talde txuri-urdina jokalari bat gutxiagorekin aritu da bigarren zatian, epaileak Kita atzelariari txartel gorria atera diolako. Iker Varelak sartu du gero Mirandesen garaipenaren gola.
Partida Mendizorrotzan jokatu da, Mirandesen estadioa (Anduva) obretan dagoelako.
Indarrak oso parekatuta izan dira lehen zatian, eta partida itxia izan da, atsedenaldira joan aurretik suspertu den arte. Orduan sortu du arriskua Sansek, golik izan ez bada ere.
Bigarren zatian, Jon Ansotegiren taldea askoz hobeto hasi da, eta aurkaria baino gehiago izan da. Alabaina, 65. minutuan epaileak Kita kanporatu du, txuri-urdinak jokalari bat gutxiagorekin geratu dira, eta horrek neurketa baldintzatu du.
Hortik aurrera, Mirandes izan da nagusi zelaian, eta Sansek atzerapausoa eman du, berdinketari eusteko helburuarekin.
Edonola ere, Varelak 1-0ekoa egin du, 85. minutuan, area kanpotik jaurtiketa eginda. Zoritxarreko jokaldia izan da; izan ere, baloiak Sanseren defentsa bat jo du, eta Fragak ezin izan du ezer egin gola ekiditeko.
Peru Rodriguezek berdinketaren gola sartu 90. minutuan, baina epaileak baliorik gabe utzi du, jokoz kanpo zegoelako, eta luzapenean ondo eutsi dio emaitzari etxeko taldeak.
Zure interesekoa izan daiteke
Puntu banaketa Anoetan jokatutako derbi eroan (3-3)
Alavesek berdinketa agonikoa lortu du Realaren aurka (3-3), 97. minutuan sartutako golari esker. Alternatibaz betetako partida frenetiko batean, talde babazorroak azken jokaldian berdindu du markagailua, puntu bat irabazteko.
Sansek barkatu egin du Ceutan, eta saririk gabe geratu da (0-0)
Talde txuri-urdina nagusi izan da eta abagune onenak sortu ditu, baina ate aurrean asmatu ez izanak eta aurkariaren atezainaren lan onak eskura zirudien garaipena eragotzi dute.
Matarazzo: “Badakigu zer datorkigun, baina orain Alavesen aurkako partida da garrantzitsuena"
Pellegrino Matarazzok azpimarratu du Realak Alavesen aurka larunbat honetan jokatuko duen derbia soilik daukala buruan, Kopako finalerako astebete gelditzen bada ere.
Jon Martin: “Ongi defendatzen badugu, irabazteko aukera asko izango ditugu”
Jon Martin Realeko jokalariak datorren apirilaren 18an Atletico Madrilen aurka jokatuko duten finalaz hitz egin du elkarrizketa honetan. Partida parekatua dela iruditzen zaio Martini, eta irabazteko aukerekin ikusten du taldea.
Juanan Larrañaga: “Reala ondo dago; erakutsi zion Altletico Madrili gai dela aurre egiteko”
Errege Kopako atarian, Juanan Larrañaga Realeko jokalari ohia elkarrizketatu dugu. 87ko partidaz eta ostean bizitzakoaz aritu gara berarekin. Oraingoan, ordea, Larrañagak “beste leku batetik eta lasaiago” ikusiko du finala.
Sansek porrota jaso du Sportingen aurka, Gijonen (1-0)
Txuri-urdinek Asturiasko taldea asko estutu dute azken minutuetan, baina ezin izan dute norgehiagoka berdindu.
Aguirre: “Begirada gora izan behar da beti, eta honek indarra ematen digu"
Ibai Aguirre Realeko jokalariaren adierazpenak, EA Sports Ligako 30. jardunaldiko partidan debutatu eta Levanteren aurka 2-0 irabazi ondoren.
Realak Europarako postua sendotu du Levanteren aurka 2-0 irabazita
Jon Martinek markagailua ireki du, eta Brais Mendezek partida erabakita utzi du, Alex Remirok atea hutsean mantendu duen bitartean.
Realak “bostekoa" eman dio Alhamari (1-5)
Reala 1-0 galtzen hasi da Alhamaren aurka etxetik kanpo jokatu duen partida, baina berehala erreakzionatu du, eta nagusitasun handiarekin gailendu zaio: 1-5.
Matarazzo: “Pausoz pauso eta partidaz partida joan behar dugu"
Pellegrino Matarazzok adierazi du ulertzen duela zaleak Kopako finalean pentsatzen egotea, baina Realeko entrenatzaileak azpimarratu du aurretik Ligako bi partida jokatu behar dituztela, eta horren harian esan du taldea larunbat honetan Levanteren aurka etxean jokatuko duen partidan kontzentratuta dagoela.