Harrobia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gorka Carrera Sanseko golegile nagusiak 2030era arte berritu du kontratua Realarekin

Errenteriarra jubenil mailan iritsi zen talde txuri-urdinera, eta aurten bost gol sartu ditu Sanserekin.
Gorka Carrerak kontratu berria sinatu du Zubietan. Irudia: Reala
Gorka Carrerak kontratu berria sinatu du Zubietan. Irudia: Reala

Gorka Carrera Sanseko golegileak kontratua berritu du Realarekin 2030era arte.

Talde txuri-urdinak ohar labur batean jakinarazi duenez, klubak eta jokalariak akordioa itxi dute kontratua 2029-2030 denboraldiaren amaierara arte luzatzeko.

Errenteriarra jubenil mailan heldu zen klubera, eta Sanseko golegile nagusia da, aurten bost sartuta.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X