Ohar ofiziala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ainhoa Moraza Realera itzuli da

Jokalari donostiarrak 2029ra arteko kontratua sinatu du klub txuri-urdinarekin. Azken bi denboraldietan, Atletico Madrilen jokatu du.
Ainhoa Moraza, Realeko jokalaria
Ainhoa Moraza, Realeko jokalaria

Ainhoa Morazak Realean jokatuko duela jakinarazi du talde donostiarrak astearte honetan, kamiseta txuri-urdinarekin garai berri bati ekiteko. Donostiako atzelariak Realean abiatu zuen bere ibilbide profesionala 2012. urtean: orain, 2029ra arteko kontratua adostu du.

Sinadura-ekitaldia Reale Arenan egin dute, eta Joseba Ibarburu presidenteordeak, Alex Uranga kontseilariak zein Garbiñe Etxeberria emakumezkoen futbol arduradunak hartu dute parte.

Realean hasi eta gero, Ainhoak ibilbide oparoa garatu du elite mailan. Batetik, Athleticen jokatu zuen zazpi denboraldiz, 2015-2016 sasoiko Liga irabazita; bestetik, beste bi ikasturte egin ditu Atletico Madrilen. 2023an, Erregina Kopa eskuratu zuen talde madrildarrarekin.

Zure interesekoa izan daiteke

Jon Ansotegi (Reala)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jon Ansotegi: “Partida berezia da neretako, jokalariendako eta hemen gauden guztiendako"

Jon Ansotegik prentsaurrekoa eman du ostegun honetako derbiari begira. Sanseko entrenatzaileak taldearen lan bikaina azpimarratu du, nahiz eta Almeriaren aurkako partida kaskarra izan. Partidarako eskuragarri izanen dituen jokalari guztiak ezagutzeko, lehen taldearen beharren zain daudela adierazi du Ansotegik. Gainera, derbi honen berezitasuna nabarmendu du, izan ere, Eibarreko hainbat jokalarik Realan jokatu dute iraganean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X