Akordioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Martin Merquelanzek ez du Realean jarraituko

Jokalari irundarra jubenil mailan hasi zen Realean jokatzen, eta talde txuri-urdinean egon da hamabi urtez.
Martin Merquelanz, Realeko jokalari ohia
Martin Merquelanz, Realeko jokalari ohia

Realak eta Martin Merquelanzek akordioa adostu dute bi aldeak lotzen zituen kontratua eteteko, klub txuri-urdinak astearte honetan argitaratu duenez.

Merquelanz jubenil mailan iritsi zen Realera, eta hamabi urte egin ditu taldean. Lesioak direla eta, ez du ibilbide erraza izan, eta 2021eko irailean jokatu zuen haren azken neurketa. Urte hartako apirilean, Sevillan Errege Kopa irabazi zuen taldeko kide izan zen erdilari irundarra.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X