FITXAKETA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Realak Javi Lopez fitxatu du, 2030era arte

Hegaleko defentsa gazteak Alavesen jokatu du aurreko denboraldietan, eta Luis Garcia Plazaren hamaikakoan ohikoa izan da.
Realak Javi Lopez fitxatu du. Argazkia: Reala
Realak Javi Lopez fitxatu du. Argazkia: Reala

Realak iragarri du Alavesekin akordioa egin duela, Javi Lopez hegaleko defentsa gaztea fitxatzeko. 2030era arteko kontratua sinatuko du.  

Javi Lopez 15 urterekin iritsi zen talde babazorrora, Tenerifetik, 2017-2018 denboraldian. Joan den denboraldian, Luis Garcia Plazaren hamaikakoan lekua egin zuen, eta 32 partida jokatu zituen Ligan eta 2 Kopan.

Bere lehen gola Valentziari sartu zion, eta erabakigarria izan zen Alavesek Lehen Mailari eusteko.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X