Agurra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alex Sola Getaferi saldu dio Realak

Realean hezitako atzelari donostiarrak Alavesek jokatu zuen iragan denboraldian, utzita.
Alex Solak Getafen jokatuko du
Alex Solak Getafen jokatuko du

Alex Sola Realeko jokalariak Getafen jokatuko du hemendik aurrera, bi klubek lortutako akordioa dela eta, talde txuri-urdinak webgunean astelehen honetan jakinarazi duenez.

Atzelari donostiarra Alavesen egon zen joan den sasoian. Realeko harrobian hezitakoa, Solak 2019an egin zuen debuta lehen taldean. Urte hartan, Numantziara joan zen utzita, eta 2022an itzuli zen lehen taldera.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X