BERRITZEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Elene Letek 2025era arte luzatu du Realarekin duen kontratua

Zumarragako atezaina Zamora garaikurra izan zen pasa den denboraldian, zeroan 11 ate eta partidako 0,6 gol jaso ondoren.
Elene Lete
Elene Lete. Argazkia: @RealSociedadFEM

Realak Elene Leteren kontratu berritzea iragarri du. Zumarragako atezain gazteak 2024-2025 denboraldira arte luzatu du kontratua.

Atezaina funtsezkoa izan da talde txuri-urdinean. Joan den denboraldian, Realak Txapeldunen Ligarako lehen sailkapena lortu zuenean, Letek Zamora garaikurra irabazi zuen. 11 partidatan bere atea hutsean mantendu zuen eta partidako 0,6 gol baino ez zituen jaso batez beste.

Zure interesekoa izan daiteke

Jon Ansotegi (Reala)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jon Ansotegi: “Partida berezia da neretako, jokalariendako eta hemen gauden guztiendako"

Jon Ansotegik prentsaurrekoa eman du ostegun honetako derbiari begira. Sanseko entrenatzaileak taldearen lan bikaina azpimarratu du, nahiz eta Almeriaren aurkako partida kaskarra izan. Partidarako eskuragarri izanen dituen jokalari guztiak ezagutzeko, lehen taldearen beharren zain daudela adierazi du Ansotegik. Gainera, derbi honen berezitasuna nabarmendu du, izan ere, Eibarreko hainbat jokalarik Realan jokatu dute iraganean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X