Gasteizen
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ostegun honetan egingo dio ebakuntza Mikel Sanchez medikuak Oyarzabali

Realeko jokalaria aurreko asteko entrenamendu batean lesionatu zen. Hautsita du ezker belauneko aurreko lotailu gurutzatua, eta agur esan dio denboraldiari.
Mikel Oyarzabal, Realeko kapitaina. Argazkia: EFE
Mikel Oyarzabal, Realeko kapitaina. Argazkia: EFE

Mikel Oyarzabal Realeko jokalariak hautsita du ezker belauneko aurreko lotailu gurutzatua, eta, ondorioz, agur esan dio denboraldiari

Klubak iragarri duen bezala, ostegun honetan egingo dio ebakuntza Mikel Sanchez medikuak, Gasteizen, eta sendatze-prozesuari ekingo dio ondoren.

Kapitainak aurreko asteko entrenamenduan hartu zuen min. Klubak jakinarazi zuenez, jokalariak bihurritua izan zuen martxoaren 17ko lan-saioan, eta egin zizkioten probek baieztatu zuten hautsita duela ezker belauneko aurreko lotailu gurutzatua.

Denboraldi honetan, Realeko golegile nagusia da Oyarzabal, eta horren hutsunea igarri egingo dute talde txuri-urdinean. Gipuzkoarra ohikoa da Espainiako selekzioaren deialdietan, baina lesio honen eraginez Mikel Oyarzabalek zail izango du Qatarko Munduko Txapelketan egotea.

Zure interesekoa izan daiteke

Jon Ansotegi (Reala)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jon Ansotegi: “Partida berezia da neretako, jokalariendako eta hemen gauden guztiendako"

Jon Ansotegik prentsaurrekoa eman du ostegun honetako derbiari begira. Sanseko entrenatzaileak taldearen lan bikaina azpimarratu du, nahiz eta Almeriaren aurkako partida kaskarra izan. Partidarako eskuragarri izanen dituen jokalari guztiak ezagutzeko, lehen taldearen beharren zain daudela adierazi du Ansotegik. Gainera, derbi honen berezitasuna nabarmendu du, izan ere, Eibarreko hainbat jokalarik Realan jokatu dute iraganean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X