Realak garaipena lortu du Granadaren aurka, emaitza iraulita
Realak garaipena lortu du Granadaren aurka (2-3) Carmenes zelaian ostegun honetan jokatu duen Santander Ligako seigarren jardunaldiko partidan. Hiru puntuak lortuta, talde txuri-urdina hirugarren da sailkapenean 13 punturekin, Real Madril liderrarekiko hiru puntura.
Norgehiagoka erritmo biziarekin hasi da, eta Realak izan du lehen abagunea bosgarren minutuan; hala ere, Maximiliano atezainak txuri-urdinen gola eragotzi du, Sorlothek area barrutik egin duen jaurtiketa desbideratuta. Granadaren erantzun lau minutu beranduago iritsi da, eta talde andaluziarrak gola sartu du partidan izan duen lehen abagunean; Rochinak kornerra atera, Germanek errematea egin, eta Guevarak bere atean sartu du baloia (1-0).
Neurketa maldan gora jarri zaion arren, Realak berdinketa lortzeko abagunea izan du 11. minutuan, baina Sorlothen errematea kanpora joan da, oso gutxigatik. Ondoren, Granada izan da baloiaren jabe, baina atsedenaldira iritsi aurreko azken 15 minutuetan, talde txuri-urdinak lehia berdintzeko aukerak izan ditu: Maximiano atezainak erantzun ona eman dio Robert Navarroren jaurtiketari 33. minutuan, eta ,hurrengo jokaldian Mikel Merinok alferrik galdu du gola sartzeko aukera paregabea.
Reala atsedenaldira gol bateko desabantailarekin joan den arren, bikain ekin dio bigarren zatiari Imanol Alguacilek zuzentzen duen taldeak. Erasokor zelairatu dira txuri-urdinak, eta partida berdintzea lortu dute 52. minutuan; Realak kornerra atera, eta Aritz Elustondok banakoa jarri du markagailuan (1-1), penalti puntuan egin duen errematea sare barrura bidalita.
Granadak azkar erantzun du gola hartu ostean, eta berriro aurrea hartzeko aukera izan du, baina Nevak boleaz egin duen errematea kanpora joan da. Andaluziako taldeak bigarren gola sartzeko abagune argia izan du, barkatu egin du, eta Realak 2-1ekoa sartu du Mikel Merinoren bidez, 60. minutuan; Oyarzabalek jaurtiketa egin du area kanpotik, Domingos Duartek desbideratu du, baloia solte geratu da area barruan, eta Merinok ez du barkatu aurkariaren ate aurrean.
Pozak, ordea, hamar minutu besterik ez dio iraun Realari, 70. minutuan Guevarak falta egin baitio area barruan Baccari, epaileak penaltia adierazi du, eta Luis Millak binakoa (2-2) jarri du markagailuan, penaltiz Ryan atezaina gaindituta.
Partidaren azken txanpan bi taldeek erasora jo dute, garaipena lortzeko helburuarekin. Lehia horretan Reala atera da garaile, Aritz Elustondok gola sartu (2-3) baitu 82. minutuan; Januzajek area barruan egin duen errematea Maximiano atezainak desbideratu du, balioa Elustondok jaso, eta jokalari txuri-urdinak egindako jaurtiketak Granadako atezaina gainditu du.
Amaierako minutuetan Realak ondo eutsi dio Granadari, ez dio aurkariari aukerarik eman, eta hiru puntuak eskuratu ditu.
Fitxa teknikoa:
2. Granada: Maximiano; Arias, Domingos Duarte, German, Carlos Neva; Gonalons, Luis Milla, Montoro; Rochina (Bacca, 66. min), Machís (Antonio Puertas, 24. min) eta Luis Suarez.
3. Reala: Ryan; Zaldua (Zubeldia, 76. min), Aritz, Le Normand, Aihen; Guevara, Navarro (Valera, 6. min5), Merino; Portu (Januzaj, 65. min), Oyarzabal (Zubimendi, 76. min) eta Sorloth (Lobete, 76. min).
Golak: 1-0, (9. min) Germán. 1-1, (52. min) Aritz. 1-2, (60. min) Mikel Merino. 2-2, (70. min) Luis Milla 2-3, (82. min) Aritz.
Epailea: Pizarro Gomez. Txartel horiak atera dizkie Luis Suarez (28. min), Rochina (36. min), Domingos Duarte (50. min), Arias (64. min) eta German (72. min) Granadako jokalariei, baita Le Normand (72. min) Realeko futbolariari.
Zure interesekoa izan daiteke
Puntu banaketa Anoetan jokatutako derbi eroan (3-3)
Alavesek berdinketa agonikoa lortu du Realaren aurka (3-3), 97. minutuan sartutako golari esker. Alternatibaz betetako partida frenetiko batean, talde babazorroak azken jokaldian berdindu du markagailua, puntu bat irabazteko.
Sansek barkatu egin du Ceutan, eta saririk gabe geratu da (0-0)
Talde txuri-urdina nagusi izan da eta abagune onenak sortu ditu, baina ate aurrean asmatu ez izanak eta aurkariaren atezainaren lan onak eskura zirudien garaipena eragotzi dute.
Matarazzo: “Badakigu zer datorkigun, baina orain Alavesen aurkako partida da garrantzitsuena"
Pellegrino Matarazzok azpimarratu du Realak Alavesen aurka larunbat honetan jokatuko duen derbia soilik daukala buruan, Kopako finalerako astebete gelditzen bada ere.
Jon Martin: “Ongi defendatzen badugu, irabazteko aukera asko izango ditugu”
Jon Martin Realeko jokalariak datorren apirilaren 18an Atletico Madrilen aurka jokatuko duten finalaz hitz egin du elkarrizketa honetan. Partida parekatua dela iruditzen zaio Martini, eta irabazteko aukerekin ikusten du taldea.
Juanan Larrañaga: “Reala ondo dago; erakutsi zion Altletico Madrili gai dela aurre egiteko”
Errege Kopako atarian, Juanan Larrañaga Realeko jokalari ohia elkarrizketatu dugu. 87ko partidaz eta ostean bizitzakoaz aritu gara berarekin. Oraingoan, ordea, Larrañagak “beste leku batetik eta lasaiago” ikusiko du finala.
Sansek porrota jaso du Sportingen aurka, Gijonen (1-0)
Txuri-urdinek Asturiasko taldea asko estutu dute azken minutuetan, baina ezin izan dute norgehiagoka berdindu.
Aguirre: “Begirada gora izan behar da beti, eta honek indarra ematen digu"
Ibai Aguirre Realeko jokalariaren adierazpenak, EA Sports Ligako 30. jardunaldiko partidan debutatu eta Levanteren aurka 2-0 irabazi ondoren.
Realak Europarako postua sendotu du Levanteren aurka 2-0 irabazita
Jon Martinek markagailua ireki du, eta Brais Mendezek partida erabakita utzi du, Alex Remirok atea hutsean mantendu duen bitartean.
Realak “bostekoa" eman dio Alhamari (1-5)
Reala 1-0 galtzen hasi da Alhamaren aurka etxetik kanpo jokatu duen partida, baina berehala erreakzionatu du, eta nagusitasun handiarekin gailendu zaio: 1-5.
Matarazzo: “Pausoz pauso eta partidaz partida joan behar dugu"
Pellegrino Matarazzok adierazi du ulertzen duela zaleak Kopako finalean pentsatzen egotea, baina Realeko entrenatzaileak azpimarratu du aurretik Ligako bi partida jokatu behar dituztela, eta horren harian esan du taldea larunbat honetan Levanteren aurka etxean jokatuko duen partidan kontzentratuta dagoela.