Albiste da
Osasuna eta Alaves, Errege Kopan |
Ourense-Athletic |
2024ra arte sinatu du
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pokorny, Sansek fitxatu duen lehen jokalaria

Peter Pokorny erdilariak 2024ko ekainaren 30era arte sinatu du kontratua Realarekin, bigarren taldearekin SmartBank Ligan jokatzeko.
Peter Pokorny
Peter Pokorny, Sanseko jokalaria. Argazkia: Reala

Realak Peter Pokorny fitxatu du 2024ko ekainaren 30era arte Sanserekin jokatzeko datorren denboralditik aurrera SmartBank Ligan. Erdilariak hiru denboraldirako kontratua sinatu du.

Pokornyk 19 urte ditu eta Eslovakiako selekzioaren gazteen mailetan aritzen da. Jokalariak asteazken arratsaldean gainditu ditu osasun azterketak Donostiako Gipuzkoa Poliklinikan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X