Zozketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Realak Manchester Uniteden kontra jokatuko du final-hamaseirenetan

Joaneko partida otsailaren 18n jokatuko da Reale Arenan futbol-zelaian, eta bueltakoa 25ean.
Europa Ligako zozketan Realaren papertxoa atera den unea.
Europa Ligako zozketan Realaren papertxoa atera den unea. Argazkia: EFE

Realak Manchester United hartuko du UEFA Europa Ligako final-hamaseirenetan.

Joaneko partidak otsailaren 18an jokatuko dira eta bueltakoak 25ean. Hala, donostiarrek otsailaren 18an 18:55etik aurrera hartuko dute talde ingelesa; aldiz,  otsailaren 25ean bisitatuko dute Old Trafford, gaueko 21:00etan hasiko den itzulerako norgehiagokan.

¿¿ @manutd -en aurka jokatuko dugu @EuropaLeague -ko kanporaketan! (1/16)

¿¿ GOAZEN!!!#UEL #EuropaRS #AurreraReala pic.twitter.com/IT4LBPpQ7r

— Real Sociedad Fútbol (@RealSociedadEUS) December 14, 2020

Bi taldeek badakite zer den Europako txapelketan elkarren aurka jokatzea; izan ere, 2013-2014 denboraldiko Txapeldunen Ligako multzoen fasean egin zuten topo. Donostian jokatutako partidan hutsean berdindu zuten (0-0) eta Uniteden etxeko norgehiagokan, ordea, galdu egin zuen Realak (1-0).

HONAKO HAUEK DIRA FINAL-HAMASEIRENETAKO KANPORAKETAK ETA DATAK

Joaneko partidak: otsailak 18, osteguna

(18:55) Wolfsberger (AUT) – Tottenham (ING)

(18:55) Dinamo Kiev (UKR) – Brujas (BEL)

(18:55) Real Sociedad (EUS) – Manchester United (ING)

(18:55) Izar Gorria (SRB) – Milan (ITA)

(18:55) Slavia Praga (CZE) – Leicester City (ING)

(18:55) Braga (PRT) – Erroma (ITA)

(18:55) Krasnodar (RUS) – GNK Dinamo (CRO)

(18:55) Young Boys (SUI) – Bayer Leverkusen (DEU)

(18:55) Olympiakos (GRE) – PSV Eindhoven (NLD)

         -----------------

(21:00) Benfica (PRT) – Arsenal (ING)

(21:00) Antwerp (BEL) – Rangers (SCO)

(21:00) Salzburgo (AUT) – Vila-real (ESP)

(21:00) Molde (NOR) – Hoffenheim (DEU)

(21:00) Granada (ESP) – Napoli (ITA)

(21:00) Makabi Tel Aviv (ISR) – Shakhtar Donetsk (UKR)

(21:00) Lille (FRA) – Ajax (NLD)

Itzuliko partidak:

Otsailak 24, asteazkena

(18:00) Tottenham – Wolfsberger

         -----------------

Otsailak 25, osteguna

(18:55) Arsenal – Benfica

(18:55) Rangers – Amberes

(18:55) Villarreal – Salzburgo

(18:55) Hoffenheim – Molde

(18:55) Napoli – Granada

(18:55) Shakhtar Donetsk – Makabi Tel Aviv

(18:55) Ajax – Lille

         -----------------

(21:00) Brujas – Dinamo Kiev

(21:00) Manchester United – Real Sociedad

(21:00) Milan – Izar Gorria

(21:00) Leicester – Slavia Praga

(21:00) Roma – Braga

(21:00) Dinamo Zagreb – Krasnodar

(21:00) Bayer Leverkusen – Young Boys

(21:00) PSV Eindhoven – Olympiakos

Zure interesekoa izan daiteke

Jon Ansotegi (Reala)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jon Ansotegi: “Partida berezia da neretako, jokalariendako eta hemen gauden guztiendako"

Jon Ansotegik prentsaurrekoa eman du ostegun honetako derbiari begira. Sanseko entrenatzaileak taldearen lan bikaina azpimarratu du, nahiz eta Almeriaren aurkako partida kaskarra izan. Partidarako eskuragarri izanen dituen jokalari guztiak ezagutzeko, lehen taldearen beharren zain daudela adierazi du Ansotegik. Gainera, derbi honen berezitasuna nabarmendu du, izan ere, Eibarreko hainbat jokalarik Realan jokatu dute iraganean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X