F Multzoan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Napoli, AZ Alkmaar eta Rijeka, Realaren aurkariak

Gaur zozkatu da Europa Ligako multzoetako fasea. Talde txuri-urdinak Napoliren aurka jokatuko du lehen jardunaldia, urriaren 22an, Reale Arenan.
Europa Ligako garaikurra. Argazkia: EFE
Europa Ligako garaikurra. Argazkia: EFE

Realak Europa Ligako multzoetako fasean izango dituen aurkariak ezagutu ditu, gaur egindako zozketaren ondoren. Donostiako taldeak F multzoan jokatuko du; Napoli, AZ Alkmaar eta Rijeka taldeen aurka, hain zuzen ere.

Txuri-urdinek Genaro Gattusok zuzendutako Napoliren aurka jokatuko dute lehen partida, urriaren 22an, Reale Arenan. Talde italiarra multzoko talderik indartsuenetariko da, dudari gabe, Realarekin batera. Bigarren jardunaldian, aldiz, Kroazian jokatuko dute txuri-urdinek Rijekaren aurka. Ondoren, Realak AZ Alkmaar talde herbeheretarra jasoko du hirugarren jardunaldian.

Realaren egutegia

2020-2021 Liga Europako multzoak:

A Multzoa: Roma (ITA), Young Boys (SUI), Cluj (RO) eta CSKA Sofia (BUL).

B Multzoa: Arsenal (ING), Rapid Wien (AUS), Molde (SUE) eta Dundalk (ESK).

C Multzoa: Bayer Leverkusen (ALE), Slavia Praga (CZE), H. Beer-Sheva (ISR) eta Niza (FRA).

D Multzoa: Benfica (POR), Liejako Standard (BEL), Rangers (ESK) eta Lech (POL).

E Multzoa: PSV (HOL), PAOK (GRE), Granada (ESP) eta Omonoia (GRE).

F Multzoa: Napoli (ITA), Reala (EUS), AZ Alkmaar (HOL) eta Rijeka (KRO).

G Multzoa: Braga (PO), Leicester City (ING), AEK Atenas (GRE) eta Zorya Luhansk (UKR).

H Multzoa: Celtic (ESK), Sparta Praga (PO), Milan (ITA) eta Lille (FRA).

I Multzoa: Vila-real (ESP), Qarabag (AZE), Tel-Aviv (ISR) eta Sivasspor (TUR).

J Multzoa: Tottenham (ING), Ludogorets (BUL), LASK (AUST) eta Antwerp (BEL).

K Multzoa: CSKA Mosku (ERR), Dinamo Zagreb (KRO), Feyernoord (HOL) eta Wolfsberg (ALE).

L Multzoa: Gent (BEL), Izar Gorria Belgrad (SER), Hoffenheim (ALE) eta Liberec (CZE).

Zure interesekoa izan daiteke

Jon Ansotegi (Reala)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jon Ansotegi: “Partida berezia da neretako, jokalariendako eta hemen gauden guztiendako"

Jon Ansotegik prentsaurrekoa eman du ostegun honetako derbiari begira. Sanseko entrenatzaileak taldearen lan bikaina azpimarratu du, nahiz eta Almeriaren aurkako partida kaskarra izan. Partidarako eskuragarri izanen dituen jokalari guztiak ezagutzeko, lehen taldearen beharren zain daudela adierazi du Ansotegik. Gainera, derbi honen berezitasuna nabarmendu du, izan ere, Eibarreko hainbat jokalarik Realan jokatu dute iraganean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X