Kopako zozketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Real Madril-Reala, Santiago Bernabeun

Kopako final-laurdenetako zozketa egin da gaur. Txuri-urdinek etxetik kanpo jokatu beharko dute eta partida bakarrera noren eta Real Madrilen aurka.
La Real, al Bernabéu
La Real, al Bernabéu

Las Rozasen egin da gaur Errege Kopako final-laurdenetako zozketa.

Final laurdenak partida bakarrera izango dira berriro, orain arteko kanporaketak bezala, eta denak jokatuko dira datorren astean, otsailaren 4an, 5ean eta 6an. Finalaurrekoak, aldiz, bi partidako kanporaketak izango dira.

Horrela, Realak Madril aldera joan beharko du, Santiago Bernabeu zelaian Real Madrilen aurka jokatzeko. Duela bi hilabete jokatu zuten bi taldeek Ligako partida Espainiako hiriburuan, eta madrildarrek 3-1 irabazi zuten; donostiarren gola William Josek sartu zuen.

FINAL-LAURDENETAN

REAL MADRIL vs REALA

ATHLETIC vs BARTZELONA

GRANADA vs VALENTZIA

MIRANDES vs VILA-REAL

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X