Fitxaketa berria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Realak Diego Llorente fitxatu du

Talde txuri-urdinak eta Real Madrileko jokalariaren fitxaketa itxi du. Defentsa madrildarrak bost urterako akordioa sinatu du Realarekin.
Diego Llorente
Diego Llorente

Realak astelehen honetan iragarri du Diego Llorente jokalaria fitxatu duela. Bi aldeek bost urterako kontratua sinatu dute Anoetako bulegoetan.

Llorentek 23 urte ditu, defentsa da, eta azken denboraldian Malagan jokatu du. Real Madrilen haztegian ibili da txikitatik eta Castillan jokatu ostean lehen taldearekin debuta egin zuen Osasunaren aurka Santiago Bernabeun Mourinhoren eskutik Arbeloa ordezkatuz. Ancellotiren aginduetara ere lehen taldearekin jokatu zuen Ligako partida bat Almeriaren aurka.

Llorentek Rayo Vallecanon utzita jokatu zuen 2015-2016.denboraldian. Maila ona eskaini zuen Rayon, baina taldea Bigarren Mailara jaitsi zen.  Iragan denboraldian Malagan jokatu zuen. Hasierako hamaikakoan ibili zen hasieran, ondoren, aulkian egon zen partida askotan eta Michel teknikariaren etorrerarekin berriro hamaikakoan sartu zen, eta maila ona eman zuen.

Orain, Realak fitxatu du Real Madrilen hazitako jokalaria. Gaztea da oraindik, baina esperientzia du Lehen Mailan eta proiekzio handiko jokalaria da.

Eo5E">

Zure interesekoa izan daiteke

Jon Ansotegi (Reala)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jon Ansotegi: “Partida berezia da neretako, jokalariendako eta hemen gauden guztiendako"

Jon Ansotegik prentsaurrekoa eman du ostegun honetako derbiari begira. Sanseko entrenatzaileak taldearen lan bikaina azpimarratu du, nahiz eta Almeriaren aurkako partida kaskarra izan. Partidarako eskuragarri izanen dituen jokalari guztiak ezagutzeko, lehen taldearen beharren zain daudela adierazi du Ansotegik. Gainera, derbi honen berezitasuna nabarmendu du, izan ere, Eibarreko hainbat jokalarik Realan jokatu dute iraganean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X