BBVA Liga
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Beste porrot bat etxetik kanpo (2-0)

Valentziak erdietsi du garaipena Mestallan. Piattik hiru minutu behar izan ditu neurketaren bi golak egiteko.
18:00 - 20:00
Hiru minutu nahikoa izan ditu Valentziak Realari 2-0 irabazteko

Realak etxetik kanpo irabaztea zer den ez daki oraindik. Denboraldia aurrera doa eta ez Jagoba Arrasatek ez David Moyesek ez dute asmatu Anoetatik urrun nola jokatu hiru puntuak eskuratzeko.

Mestallan 2-0 galdu dute txuri-urdinek. Lehen zatian abagune gutxi izan dira bi ateetan eta bigarrenean defentsan egindako bi huts nahiko izan dira Piattik bi golak hiru minututan egiteko.

Fitxa teknikoa:

2 - Valentzia: Diego Alves, Barragan, Mustafi, Otamendi (Orban, 46'), Gaya, Javi Fuego, Enzo Pérez, Parejo, Feghouli (Rodrigo, 68'), Negredo eta Piatti (De Paul, 81').

0 - Real Sociedad: Rulli, Aritz, Ansotegui, Iñigo Martínez, Yuri (Finnbogason, 80¡), Elustondo (De la Bella, 65'), Ruben Pardo, Granero, Xabi Prieto, Canales (Hervias, 46') eta Agirretxe.

Golak: 1-0, m.53: Piatti. 2-0, m.56: Piatti

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X