Egoera zaila
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Arrasate, Malagako partidara begira

Talde txuri-urdineko entrenatzaileak ez du bere etorkizunaz hitz egin nahi eta bere buruan Ligako hurrengo partida besterik ez dago.
Jagoba Arrasate. EFE

Jagoba Arrasate Realeko entrenatzaileak prentsa aurrean aitortu zuen azken minutuan Kordobak lortutako golak mina egin zuela. Azken jardunaldietan Realak ez du zorterik, Getaferen kontra azken minutuetan galdu zuen eta bart, Kordoban, garaipenak azken txanpan ihes egin zuen ere.

Entrenatzaile txuri-urdinak bere etorkizunaren inguruan ez zuen hitz egin nahiz eta kazetarik galdetu. Arratasek bere burua Malagaren kontrako partidan dagoela utzi zuen argi.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Jon Ansotegi (Reala)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jon Ansotegi: “Partida berezia da neretako, jokalariendako eta hemen gauden guztiendako"

Jon Ansotegik prentsaurrekoa eman du ostegun honetako derbiari begira. Sanseko entrenatzaileak taldearen lan bikaina azpimarratu du, nahiz eta Almeriaren aurkako partida kaskarra izan. Partidarako eskuragarri izanen dituen jokalari guztiak ezagutzeko, lehen taldearen beharren zain daudela adierazi du Ansotegik. Gainera, derbi honen berezitasuna nabarmendu du, izan ere, Eibarreko hainbat jokalarik Realan jokatu dute iraganean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X