Realak ezin du hutsik egin Algecirasen aurka
Realak Algeciras gainditu beharko du etxean joaneko 1-1ekoaren ondoren. Azken urteetan ezusteko ugari jaso ostean, txuri-urdinek final-zortzirenetarako txartela lortu nahi dute, Bigarren B Mailako taldearen kontra.
Jagoba Arrasateren gizonek ezin izan zuten garaipena lortu etxetik kanpora, eta kanporaketa Anoetan erabaki beharko dute. Hala ere, Andaluziako taldea ilusioz gainezka helduko da Donostira, ezustekoaren bila.
Txapeldunen Ligatik at gelditu ondoren, txuri-urdinek partida bakarra jokatuko dute urtea bukatu aurretik (Granadaren aurka), eta Arrasatek hamaikako indartsua eta erasokorra zelairatuko duela dirudi.
Carlos Martinezek, Mikel Gonzalezek, Alberto de la Bellak, Markel Bergarak eta Claudio Bravo atezainak atsedena hartuko dute, Granadaren kontra prest egoteko.
Chory Castro uruguaitarrak eta Imanol Agirretxe usurbildarrak osatuko dute Realaren erasoa Antoine Griezmann frantziarrarekin batera.
- Ustezko hamaikakoak:
Reala: Zubikarai; Zaldua, Iñigo, Ansotegi, José Angel; Pardo, Elustondo, Prieto; Castro, Griezmann, Agirretxe.
Algeciras: Jesus Romero; Maiquez, Benitez, Victor, Borja Romero; Berlanga, Ivan, Melchor, Ayala; Alfaro edo Mario, Harper.
Zure interesekoa izan daiteke
Jon Ansotegi: "Etxetik kanpo jokatzeko eta emaitza on bat ateratzeko aukera bezala ikusi behar dugu"
Realak urteko azken partida jaitsiera postuetan sartuta jokatuko du, bitarteko entrenatzaile batekin eta etxetik urrun. Taldea konfiantza momentu altuenean ez egon arren, funtsezkoa da urtea ondo amaitzea eta Ansotegik partidaren aurreko prentsaurrekoan azaldu du Levanteren aurkako partida aukera bezala ikusten duela.
Jon Ansotegi: "Kosta egin zaigu baina pozik nago, garaipena heldu egin delako"
Eldense mendean hartuta, Errege Kopan aurrera egitea lortu du Realak. Jon Ansotegik partidaren analisia egin du prentsaurrekoan.
Realak sufritu egin du Eldan, baina Pablo Marinek azken hasperenean sartutako golari esker sailkatu egin da (1-2)
Sucicek aurretik jarri du talde txuri-urdina bigarren zatian, baina jarraian berdindu du Eldensek. Partida luzapenera bidera zihoala zirudienean, partidako jokaldirik onenean, Ansotegiren taldeak saria lortu du.
Sergio Franciscok agur esan dio Realari, gutun hunkigarri batean: "Betiko eramango dut guztion maitasuna"
Txuri-urdinen entrenatzaile ohiak eskerrak eman dizkie zaleei "une zailenetan ere babes leiala" emateagatik. Gainera, futbol profesionalean "erronka berriei" aurre egiteko prest agertu da.
Jon Ansotegi: "Lehen helburua biharko partida irabaztea da"
Jon Ansotegi gogotsu agertu da Realeko lehen taldearen entrenatzaile gisa duen erronkarekin. Esan du lehen erronka bihar, asteartez, Eldenseren kontrako Errege Kopako partida irabaztea dela.
Txuri-urdinen erakustaldia Zubietan Deportivoren aurka (3-0)
Realak 3-0 irabazi dio Deportivori Zubietan jokatu den F Moeve Ligako 14. jardunaldiko partida. Txuri-urdinak nagusi izan dira hasieratik, jokoan zein aukeretan. Lucia Pardoren, Emma Ramirezen eta Klara Cahynovaren golek, etxeko taldearen nagusitasuna islatzeaz gain, 3 puntuak etxean geratzea ekarri dute.
Realak Sergio Francisco kargutik kendu du, eta, behin-behinean, Ansotegik ordezkatuko du
Irungo entrenatzailearen agindupean, Realak 4 garaipen, 4 berdinketa eta 8 porrot izan ditu, eta sailkapeneko 15. postuan dago, 16 punturekin, jaitsieratik puntu batera.
Sanse jaitsieratik atera da Deportivo jipoituta (0-3)
Etxetik kanpo lortutako lehen garaipenean, talde txuri-urdinak partida osoa jokatu du azken postuetatik ateratzeko.
Igor Zubeldia: "Taldea lotsagarri egon da"
Realak 1-2 galdu du Gironaren aurka ostiral honetan Anoetan jokatu den EA Sports Ligako 16. jardunaldiko partidan. Partidaren amaieran, Igor Zubeldia kritiko azaldu da, gogoeta egitea, erantzukizuna hartzea eta aurrera egitea tokatzen dela esan du.
Tsygankovek Realaren lehen zati ona baliogabetu du (1-2)
Ukrainako futbolariaren bi golek Guedesen gola eta txuri-urdinen lehen zati ona zapuztu dituzte.