Aurkaria larunbatean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Agirretxek Malagaren arriskuaz ohartarazi du

Bestalde, eta bere egoerari buruz galdetu diotenean "sentsazioak onak" direla aitortu du aurrelariak.
Imanol Agirretxeren artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Realak Malaga taldea izango du aurkari larunbat honetan, Anoetan (16:00etan), eta Imanol Agirretxe partidari buruz mintzatu da, Zubietako hedabideen aurrean. Aurrelariak aurkariaren arriskuaz ohartarazi du, eta Rayoren aurka gol-zaparrada lortu zuela gogoarazi du.

Rayoren aurka partida "irekia" jokatu zuen Malagak, eta aurrelariek erraz jokatu zuten talde madrildarraren area barruan. Hori guztia larunbateko neurketarako kontutan hartu beharko dutela esan du Agirretxek.

Bestalde, eta bere egoerari buruz galdetu diotenean "sentsazioak onak" direla aitortu du. Shakhtar Donetsken aurka, Txapeldunen Ligan, azken minutuak jokatu zituen.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X