Ostiralean, 21:30ean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

San Mames lepo beteko da azken euskal derbia hartzeko

Athleticek baieztatu duenez, sarrera guztiak agortu dira San Mameseko txarteldegietan eta Katedrala bete egingo da bere historiako azken derbia hartzeko.
18:00 - 20:00
Derbirako sarrera guztiak agortu dira

Athleticen eta Realaren arteko euskal derbia ikusteko sarrera guztiak agortu dira gaur San Mameseko txarteldegietan, talde zuri-gorriak baieztatu duenez.

Sarrera guzti-guztiak agortu dira. Goizean 500 inguru jarri dituzte salgai eta aitaren batean amaitu dira.

Ikusmina ikaragarria da. Derbiek beti duten pizgarriaz gainera, talde bien egoerak ere badu eragina. Aipatzeko beste datu garrantzisu bat ere badago. Katedral zaharrak hartuko duen azken derbia izango da.

Anoetan sarrerak ere agortuta

Realak ostiralean Athleticen aurka San Mamesen jokatuko duen euskal derbirako 200 sarrera jarri zituen salgai astearte honetan, eta aitaren batean agortu ziren.

Zale txuri-urdinek ez dute Katedralean jokatuko den azken euskal derbia galdu nahi izan, eta hainbat denbora egon behar izan dute ilaran.

Igandetik jendea egon da Anoetako txarteldegietan, baina astearte honetara arte ez ziren lehiatilak ireki.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X