Osasuna
2024/06/20 - 13:52
Miriam Rivas Osasunako kapitainak erretiroa hartuko duela iragarri du
Iruñeko erdilariak klubari lotuta jarraituko du, fundazioaren egituran lan egingo baitu koordinatzaile gisa.
2024/06/12 - 20:55
Angel Alcalde: ''Oldarkortasun handiagoa dago, jokalariak hartzean; orain, kimuetan ere''
Angel Alcalde Taxoareko zuzendariak, asteazkenean, parte hartu du Taxoare Metodoaren laugarren eta azken fasearen aurkezpenean. Zehaztu duenez, Osasunako harrobiko jokalari batek kluba uztea erabakitzen duenean, arrazoia beti izaten da ekonomikoa.
2024/05/28 - 23:57
Jesus Aresok Getaferi sartutako gola, LaLigako onena
Osasunako hegalekoak 21. jardunaldian erdietsi zuen txapelketa osoko golik onenaren saria jaso duena.
2024/05/28 - 18:17
Vicente Moreno: ''Zorionekoa naiz eta aukera aprobetxatuko dut''
Vicente Moreno Osasunako entrenatzaileak prentsaurrekoa eman du bere burua aurkeztu eta hedabideen galderei erantzuteko.
2024/05/27 - 13:45
Vicente Moreno izango da Osasunaren entrenatzailea
Klubak astelehen honetan argitaratutako oharraren arabera, teknikari valentziarra arduratuko da talde gorritxoaz Jagoba Arrasatek Osasuna utzi ostean.
2024/05/25 - 22:03
Jagoba Arrasatek omenaldi beroa jaso du Sadarren
Bertan sei urte eman ostean, talde gorritxoa utziko du eta etapa berri bati ekingo dio. Partidaren amaieran, klubaren eta zaleen babesa eta maitasuna jaso ditu.
2024/05/25 - 21:51
Jagoba Arrasatek agur esan dio Osasunari, klubari zein zaleei bertsoa eskainita
Jagoba Arrasatek azken partida zuzendu du Osasunako entrenatzaile gisa, Sadarren, Vila-realen aurka (1-1). Sei urteren ostean, agur esan dio klubari. Neurketa amaitutakoan, omenaldia jaso du Sadarren, eta bertsoa bota du.
2024/05/25 - 20:41
Jagoba Arrasate: ''Bagoaz, baina bueltatuko gara, Osasunan oso zoriontsu izan garelako''
Jagoba Arrasatek gaur zuzendu du azkenekoz Osasuna, sei denboraldi eman eta gero. Esker oneko hitzak izan ditu klubarentzat eta zale gorritxoentzat. Denak bihotzean eramango dituela eta osasunazale bat gehiago izango dela azpimarratu du bere agurrean.
2024/05/25 - 18:00
Osasunak 1-1 berdindu du Vila-realekin, Jagoba Arrasaten agurrean
Osasunak eta Castelloko taldeak bana berdindu dute Sadarren 2023-24 denboraldiko azken partida. Budimirrek eta Moralesek sartu dituzte neurketako golak. Arrasatek azkenekoz zuzendu du Osasuna.
2024/05/23 - 19:36
Ruben Garciak Osasunan jarraituko du 2026ra arte
Jokalari valentziarrak bi denboraldiz luzatu du talde gorritxoarekin zuen lotura, eta beste denboraldi gehigarri bat egiteko aukera izango du.
2024/05/21 - 22:45
"Klubeko entrenatzaile batek jasotako agurrik onena" emango dio Osasunak Jagoba Arrasateri
Larunbatean izango da, Sadarren, Nafarroako taldeak eta Vila-realek jokatuko duten partida amaituta; norgehiagoka 14:00etan hasiko da, eta denboraldiko eta Berriatuko entrenatzaileak taldean zuzenduko duen azkena izango da.
2024/05/20 - 02:16
Osasunak jipoia eman dio Atleticori Metropolitanon (1-4)
Osasunak sei jardunaldi zeramatzan garaipenik lortu gabe, baina gaurkoan partida bikaina jokatuko dute. Raul Garciak (2), Aimar Orozek eta Lucas Torrok sartu dituzte gorritxoen golak.
2024/05/20 - 00:03
Arrasate: ''Oso pozik nago, zelai zail batean garaipen handia lortu dugulako''
Jagoba Arrasatek adierazi du Atleticori Metropolitanon irabaztea "handia" dela eta Osasunako jokalariek egindako lana goraipatu du. "Etxetik kanpoko ibilbideari amaiera borobila eman diogu", erantsi du.
2024/05/17 - 01:48
Espanyol - Osasuna (3-1): F Ligara igotzeko finaleko golak
Osasunak 3-1 galdu du Espanyolen aurka, F Ligara igotzeko finaleko bueltako partidan. Lice Chamorrok (2) eta Ana Hernandezek sartu dituzte Kataluniako taldearen golak, eta Merche Izalek egin du Osasunarena.
2024/05/17 - 00:10
Osasuna mendean hartuta, Espanyol F Ligara igo da
Osasunak ez du baliatu Sadarren eskuratu zuen gol bateko abantaila, eta porrot egin du Espanyolen kontra Lehen Mailara igotzeko finalaren bueltako partidan.
2024/05/15 - 01:14
Jon Moncayola: ''Nekea nabaritzen dugu, batez ere buru-nekea''
Osasunako jokalariak gol bikaina sartu du Mallorcaren aurkako partidan. Nafarrak azpimarratu du taldea gutxienez beste garaipen bat lortzeko irrikan dabilela.
2024/05/14 - 23:46
Osasunak berdindu egin du Mallorcaren aurka, 1-1, Sadarren, eta bigarren berdinketa jarraian izan du
Jon Moncayolak jarri du aurretik Nafarroako taldea, 14. minutuan, eta Sergi Darderrek sartu du 1-1ekoa, 65.ean. Jagoba Arrasateren taldea lehen zatian ibili dira hobeto, bigarren zatian baino, baina, hala ere, gorritxoek amaierara arte borrokatu dute garaipena lortu nahirik.
2024/05/12 - 18:53
Osasunak abantaila hartu du F Ligara igotzeko play-offeko finaleko joanekoan, Espanyol menderatuta (1-0)
Osasunak 1-0 irabazi dio Espanyoli Sadarren F Ligara igotzeko play-offeko finaleko joaneko partida. Ondorioz, talde gorritxoak abantailarekin ekingo dio maiatzaren 16ko itzuliko partidari.
2024/05/12 - 12:36
Arrasate: ''Berdinketa bat San Mamesen ontzat eman ahal dugu, baina partida ikusita amorru handia ematen du''
Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzaileak Athleticen aurkako derbiko berdinketaz (2-2) hitz egin du San Mameseko prentsa aretoan.
2024/05/10 - 18:42
Arrasate: ''Partida ona egin nahi dugu, irabazi eta zaleei poza eman nahi diegu''
Osasunako entrenatzaileak, Athleticen aurkako derbiaren atarikoan, helburua dinamika txarra aldatzea dela adierazi du. "Partida ona egin nahi dugu, irabazi eta zaleei poza eman nahi diegu", adierazi du Jagoba Arrasatek.