Osasuna
2025/06/23 - 21:37
Alessio Lisci da Osasunako entrenatzaile berria, 2027ra arte
Entrenatzaile italiarra, 39 urtekoa bera, Mirandesetik iritsi da Nafarroako taldera; azken bi denboraldietan izan da Mirandesen, eta, berriki amaitutako denboraldian, talde horrek EA Sports Ligarako igoerako finala jokatu du. Liscik hurrengo bi urteetan zuzenduko Osasuna.
2025/06/19 - 17:54
Taxoare 3.0 Metodoaren lehen fasea aurkeztu du Osasunak, 2025-26 denboraldirako eta harrobiko taldeetarako
Angel Alcalde Taxoareko zuzendaria, Patxi Puñal harrobiko futboleko zuzendari teknikoa eta Felix Vergara talentuko kudeaketako arduraduna izan dira aurkezpenean, ostegunean.
2025/06/12 - 16:50
Luis Sabalza berriro ere aurkeztuko da Osasunaren presidente izateko
Egungo presidenteak 2014an hartu zuen kargua, eta, beste behin gailenduz gero, laugarren agintaldia izango luke. Aurreko hiruretan ez zuen aurkaririk izan, eta baliteke oraingoan ere ez izatea. Hauteskundeak udazkenean egingo omen dituzte.
2025/05/29 - 17:16
Braulio Vazquezek balorazio ona egin du, eta baieztatu du Arnaizek zein Peñak ez dutela jarraituko
Braulio Vazquez Osasunaren kirol zuzendariak prentsaurrekoa egin du ostegun honetan, gorritxoek egindako denboraldiaren balantzearen berri emateko.
2025/05/28 - 23:23
Osasunak Valentin Rosier fitxatu du, hurrengo hiru denboraldietarako
Leganesetik iritsi da Osasunara; Madrilgo taldearekin, ekainaren 30era arte du kontratua. Eskuin alboko atzelari frantziarrak 15 milioi euroko etete klausula izango du; 2024-25 denboraldian, 36 partida jokatu ditu.
2025/05/25 - 01:59
Unai García: ''Gure eskuan izan dugu. Gutxi falta izan da''
Unai Garcia Osasunako jokalariak Ligako azken jardunaldian Alavesen aurka berdindu ondoren (1-1) Europatik kanpo geratu izanaz hitz egin du. Gutxi falta izan zaiela esan du, baina ezin izan dutela lortu.
2025/05/23 - 16:52
Vicente Moreno: ''Europarako sailkatuta esan nahi dut agur''
Osasuna gidatzen denboraldi bat eman ostean, entrenatzaileak larunbatean esango du agur, Alavesen aurkako partidan. Anbizioa du oraindik; izan ere, talde nafarrak datorren denboraldian Europan jokatzeko aukerak ditu.
2025/05/22 - 15:39
Unai Garcia: ''Aldagela honetako kapitaina izatea erraza da, dena ondo doalako''
25 urte eta gero, Unai Garciak agur esan dio Osasunari, prentsaurreko batean. Klubari, taldekideei eta familiari eskerrak emateaz gain, etorkizunari begira ilusionatuta dagoela azpimarratu du. (Jatorrizko adierazpenak, euskaraz).
2025/05/19 - 13:26
Aimar Oroz: ''Mendizorrotzara joango gara hiru puntuak ateratzera, eta ea Europan sartzerik daukagun''
Aimar Oroz Osasunako jokalariak EITB Mediarekin hitz egin du Espanyolen aurka garaipena bereganatu ostean (2-0). Europa Ligara zein Konferentzia Ligara sailkatzeko aukerak ditu talde gorritxoak. Azken jardunaldian derbia jokatuko du Alavesen kontra Mendizorrotzan.
2025/05/18 - 23:10
Osasunak mendean hartu du Espanyol, baina Europako postuak azken jardunaldian erabakiko dira (2-0)
Rayo Vallecanok Celtaren aurka 1-2 irabazita, Osasuna Konferentzia Ligarako sailka daiteke, baita Europa Ligarako ere.
2025/05/16 - 20:07
Unai Garciak ez du Osasunan jarraituko
Gorritxoen erdiko atzelari eta taldeko kapitaina denak igandean esango die agur Sadarreko zaleei, Espanyolen aurkako partidan.
2025/05/16 - 00:02
Moreno: ''Europako txapelketan sartzeko gai bagara, nire irteera askoz zoriontsuagoa izango da''
Vicente Moreno Osasunako entrenatzaileak Atletico Madrilen aurka Sadarren jokatutako 36. jardunaldiko partidan lortutako garaipenaren (2-0) balorazioa egin du.
2025/05/15 - 23:01
Catenak eta Budimirrek Europara hurbildu dute Osasuna (2-0)
Atletico Madrili irabazi dio oso partida borrokatuan, eta Europako postuak markatzen dituen Rayo Vallecanorekin berdinduta geratu da sailkapenean.
2025/05/14 - 15:58
Vicente Morenok ez du Osasuna zuzentzen jarraituko
Talde gorritxoaren entrenatzaileak prentsaurrekoan adierazi du ez duela karguan jarraituko 2024-2025 denboraldia amaituta. Erabakia hartzera bultzatu duten arrazoiak zeintzuk izan diren azaldu du. (Adierazpenak, gaztelaniaz)
2025/05/12 - 01:34
Moreno: ''Iruditzen zait bidean bi puntu utzi ditugula''
Vicente Moreno Osasunaren entrenatzaileak Betisen aurka (1-1) Benito Villamarinen jokatu den LaLiga EA Sportseko 35. jardunaldian lortutako berdinketaz hitz egin du. (Adierazpenak, gaztelaniaz).
2025/05/12 - 01:01
Budimirrek puntu bat eskuratu du Osasunarentzat Betisen aurka (1-1)
Cucho Hernandezek eta Ante Budimirrek sartu dituzte golak, puntu banaketarekin bukatu den eraginkortasun gutxiko partidan.
2025/05/10 - 16:48
Vicente Moreno: ''Europan sartzeko aukerak ditugun bitartean, gogor saiatuko gara''
Osasunak Betisen aurka jokatuko du igandean Sevillan. Vicente Morenok azpimarratu du gorritxoek dena emango dutela liga bukatzeko gelditzen diren lau jardunaldietan, Europan sartzeko postu bat eskuratzeko aukerak dituzten bitartean.
2025/05/03 - 21:23
Moreno: ''Gaur bezalako emaitzarekin, gauza asko falta zaizkizu''
Vicente Moreno Osasunak EA Sports Ligako 34. jardunaldian Vila-realen aurka jasandako porrotaz (4-2) aritu da.
2025/05/03 - 20:32
Osasunak porrot egin du La Ceramicako gol festan (4-2)
Vila-real oso eraginkorra izan da erasoko jokoan, eta Vicente Morenoren taldeak hiru gol jaso ditu lehen zatian. Atsedenaldiaren ostean, emaitza itxuratzea lortu dute gorritxoek, Ruben Garciak eta Aimar Orozek sartutako golei esker.
2025/05/02 - 15:59
Vicente Moreno: ''Hurrengo helburua lortzeko gogor borrokatuko dugu''
Osasunak Vila-reali egingo dio bisita larunbat honetan. Prentsaurrekoan, Vicente Morenok azken ahalegina eskatu die bere jokalariei Ligako azken txanpara begira, Europara sailkatzeko.