EA SPORTS LIGA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iker Muñozek 2030era arte berritu du kontratua Osasunarekin

Klubak akordioa lortu du futbolariarekin beste hiru urtez gorritxo bezala jarraitzeko.

Iker_Muñoz_Osasuna
Iker Muñoz. Argazkia: Osasuna

Iker Muñozek 2030era arte berritu du Osasunarekin zuen kontratua, talde gorritxoak ostiral honetan iragarri duenez. Harrobiko 23 urteko jokalariak akordioa lortu du klubarekin bere lotura beste hiru urtez luzatzeko.

Muñoz 16 urterekin iritsi zen Osasunara. Bigarren taldeko azken denboraldian lehen taldearekin debutatzea lortu zuen. 2023ko otsailaren 12an izan zen, Valladoliden. Harrezkero, 82 partida ofizial jokatu ditu lehen taldearekin: 73 Ligan, zortzi Errege Kopan eta bat Espainiako Superkopan.

Erdiko atzelari gisa aritu arren, maila gorenean lau gol sartzea zer den ere badaki.

Berritze honekin, harrobiko jokalariak bere lurraldeko taldean jarraituko du aurtengo denboraldian, baita beste lau denboralditan ere.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X