Osasunak luzapenean kanporatu du Huesca (2-4), eta Errege Kopako final-zortzirenetan da
Huesca 1-0 aurreratu da, baina Raul Garcia de Harok berehala egin du berdinketa; luzapenean, Raul Garcia de Harok, beste behin, 1-2koa sartu du, Osambelak 2-3koa lortu du, eta Budimirrek egin du laugarrena.
Osasuna 2025-2026 denboraldiko Errege Kopako final-zortzirenetarako sailkatu da, asteazken gauean. Nafarroako taldeak, final-hamaseirenetako kanporaketan, Huesca utzi du txapelketatik at, 2-4 gailenduta, luzapenean, Alcorazen; Raul Garcia de Harok bi gol egin ditu, eta beste biak Asier Osambelak eta Ante Budimirrek sartu dituzte.
Alessio Liscik iragarrita zuen aldaketak egingo zituela hasierako hamaikakoan, baina talde sendoa zelairatuko zuela, eta hala egin du. Testuinguru horretan, Huesca eta Osasuna parean aritu dira aurreneko zatian; lehenengo ordu erdian ia-ia ez da gol aukerarik izan, baina azken minutuetan, ordea, partida bizitu egin da. 35. minutuan, Huescak aurrea hartu du, Dani Lunaren bidez; horrek falta jaurtiketa egin du, eta, baloia, arean zeuden hainbat jokalariren artean igarota, Aitor Fernandezen atera sartu da, atezain arrasatearrak ezin izan baitu jaurtiketa ikusi; luzapenean, baina, Raul Garcia de Harok berdinketa egin du, area barrutik egindako erremate trebe bat baliatuta.
Bigarren zatian, Osasunak oso gertu izan du 1-2koa, Roberto Arroyoren eta Raul Garciaren bi jokalditan, baina ezin izan du golik egin, eta luzapena izan da. 30 minutu horietan, Nafarroako taldearen indar fisikoa eta gorritxoek estrategia jokaldietan izan duten argitasuna erabakigarriak izan dira. 95. minutuan, Raul Garcia de Harok, burukada eder baten bidez, aurretik jarri du Osasuna, baina Kortajarenak binakoa jarri du, luzapeneko lehenengo zatia amaitu baino lehen; 111. eta 117. minutuetan, ordea, Osambelak eta Budimirrek, bi kornerretan, kanporaketa erabaki dute. Osasuna final-zortzirenetan izango da.
Fitxa teknikoa
2 - Huesca: Martin, Abad (A. Pérez, 100. m), Pulido (Piña, 63. m), Arribas, Ro; Rico (Enol, 81. m), Alvarez (Kortajarena, 63. m), Chatiliez (Portillo, 71. m); Luna, Enrich eta Liberto (Ojeda, 71. m).
4 - Osasuna: Aitor Fernandez; Arguibide (Victor Muñoz, 68. m), Osambela, Herrando (Catena, 68. m), Juan Cruz; Becker, Iker Muñoz (Torro, 96. m), Moi Gomez, Kike Barja (Rubén Garcia, 68. m); Arroyo (Moncayola, 68. m) eta Raul García de Haro (Budimir, 105. m).
Epailea: Garcia Verdura. Huescako Liberto, Piña, Ojeda eta Bolo entrenatzailea eta Osasunako Osambela zigortu ditu, txartel horia aterata.
Golak: 1-0, 34. m: Luna; 1-1, 45+1. m: Garcia de Haro; 1-2, 95. m: Garcia de Haro; 2-2. 106. m: Kortajarena; 2-3, 111. m: Osambela: 2-4, 118. m: Budimir.
Nabarmentzekoa: 6.413 ikusle, Alcorazen.
Zure interesekoa izan daiteke
Lisci: “Osasunari ondo ematen ez zaion aurkaria dugu aurrean"
Osasunako entrenatzaileak Betisen aurka jokatuko duten EA Sports Ligako 31. jardunaldiko partidaz hitz egin du.
Iker Muñozek 2030era arte berritu du kontratua Osasunarekin
Klubak akordioa lortu du futbolariarekin beste hiru urtez gorritxo bezala jarraitzeko.
Sergio Herrera, kritiko bigarren penaltiarekin
Osasunako atezainak Alavesen aurka lortutako berdinketaren ostean hitz egin du (2-2) Mendizorrotzan jokatu den EA Sports Ligako 30. jardunaldiko euskal derbian.
Lisci: “Oso partida ezberdina izango da, aurrekoekin alderatuz"
Osasunako entrenatzaileak EA Sports Ligako 30. jardunaldian Alavesen aurka jokatuko duten euskal derbiari buruz hitz egin du.
Muñoz: "Oso garrantzitsua zen gaur irabaztea"
Iker Muñoz Osasunako jokalariaren adierazpenak, EA Sports Ligako 29. jardunaldiko partidan Gironaren aurka 1-0 irabazi ostean.
Budimirren golak merezitako saria eman dio Osasunari Gironaren aurkako partidan (1-0)
Lisciren mutilek hiru puntu oso garrantzitsu lortu dituzte. Gazzaniga atezainaren geldiketek nafarrek markagailu zabalagoa lortzea saihestu dute.
Lisci: "Denok ehuneko ehuna ematen dugunean, guztiei aurre egiteko gai gara"
Osasunako entrenatzaileak Gironaren aurkako EA Sports Ligako 29. jardunaldiko partidari buruz hitz egin du. Horren arabera, irabazteko joaneko partidan baino partida hobea egin behar dute.
Moncayola: "Argi dago zuzendu egin behar ditugula gauza batzuk"
Jon Moncayola Osasunako jokalariaren adierazpenak, EA Sports Ligako 28. jardunaldiko partidan Realaren aurka 3-1 galdu ostean.
Lisci: "Partida jokatzeko eta egoera iraultzeko gogoak ditugu"
Osasunako entrenatzailea EA Sports Ligako 28. jardunaldian Realaren aurka jokatuko duten partidari buruz aritu da. Horren arabera, urteko gaurik gogorrenak Realaren aurkako partiden ostean izan dira.
Osasunak puntu bat lortu du Mallorcaren aurka, azken hasperenean partida iraulita (2-2)
Talde gorritxoak azken minutuan irauli du markagailua Malllorcaren aurka, 2-2 berdinduz, 89. minutura arte 0-2 galtzen joan ostean. Kike Barjak egin du lehen gola, 89. minutuan, eta Budimirrek berdinketa ezarri du 93.ean, epaileak jokalari bi kanporatu izanak markatu duen partidan.