Boyomok, Lucas Torrok, Aimar Orozek eta Arguibidek Bartzelonaren aurka jokatu ahalko dute, larunbatean
Osasunako lau jokalariek arazo fisikoak zituztela amaitu zuten Levanteren aurkako partida, aurreko astelehenean, baina Alessio Liscirendako eskuragarri egonen dira, Camp Noun jokatuko den partidan.
Boyomok, Lucas Torrok, Aimar Orozek eta Arguibidek Osasunarekin Bartzelonaren aurkako partida jokatu ahalko dute, larunbat honetan 18:etik aurrera, Camp Noun. Lau jokalariek arazo fisikoak zituztela amaitu zuten Levanteren aurkako partida, aurreko astelehenean, baina Alessio Liscirentzat eskuragarri egonen dira, Bartzelonaren aurkako partidarako.
Gainera, Iker Benitok lesioaren sendatze prozesuarekin jarraitu du, eta Kike Barjak berriz, bere lan programatuaren plan espezifikoarekin jarraitu du. Beste alde batetik, Aitor Fernandezek ez du entrenamenduan parte hartu, sukarraren ondorioz. Osasuna Promesas taldeko jokalariak diren Stamatakisek, Unai Santosek eta Roberto Arroyok, berriz, entrenamendua osatu dute.
Partida horren ondoren, Osasuna Huescara bidaiatuko da, hurrengo asteazkenean, Errege Kopako final hamaseirenak jokatzeko; eta 20an, larunbata, urtea itxiko du Alavesen aurkako partidarekin, Sadarren.
Zure interesekoa izan daiteke
Moncayola: "Gaur erakutsi dugu taldea ondo dagoela, liderren aurka garaipen borobila lortuta"
Jon Moncayola Osasunako jokalariaren adierazpenak, EA Sports Ligako 25. jardunaldiko partidan Real Madril 2-1 garaitu ostean.
Raul Garciak azken minutuetan sartutako gol bikainak garaipena eman dio Osasunari Real Madrilen aurka (2-1)
Lehenengo gola Budimirrek egin du lehen zatian, penaltiz. Bigarrenezn, Viniciusek banakoa egin du 73. minutuan, eta, luzapenean, Raul Garciak garaipena eman die nafarrei.
Lisci: "Real Madrilen aurkako partidetan Sadarreko giroa ikaragarria izaten dela esan didate"
Real Madrilen aurkako neurketa jokatu aurreko prentsaurrekoan esan duenez, Osasunako entrenatzaileak badaki Madrilgo taldearen aurkako partidetan Sadarren giro "ikaragarria" izaten dela.
Alessio Lisci: "Talde batek irabaztekotan, Elxek irabazi behar zuen"
Osasunako entrenatzaileak Elxen aurkako berdinketaz (0-0) hitz egin du EA Sports Ligako 24. jardunaldian. (Adierazpenak gazteleraz)
Sergio Herrera harresi bilakatu da Osasunari puntu bat emateko Elxen aurka (0-0)
Elxek hainbat aukera izan ditu gola sartu eta aurretik jartzeko, baina atezain gorritxoak partida bikaina burutu du aukera bakoitza zapuzteko.
Alessio Lisci: "Ondo gaude eta edozertarako gai garela uste dugu"
Alessio Lisci Osasunako entrenatzaileak prentsaurrekoa eman du ostiral honetan gorritxoek Elxen aurka jokatuko duten partida aztertzeko.
Lisci: "Pozik gaude, baina berdinketa emaitzarik justuena zela uste dut"
Osasunako entrenatzaileak Celtaren aurka lortutako garaipenaz (1-2) hitz egin du Balaidosen jokatutako EA Sports Ligako 23. jardunaldian.
Osasunak hiru puntu eskuratu ditu Balaidosen euripean (1-2)
Euri zaparradek markatutako partidan, Budimirrek aurreratu ditu gorritxoak, baina Borja Iglesiasek berdinketa jarri du penaltiz. Raul Garcia de Harok sartu du garaipenaren gola.
Alessio Lisci: "Konfiantza handiz joan behar dugu"
Alessio Lisci Osasunako entrenatzaileak prentsaurrekoa eman du ostiral honetan Celtaren aurka jokatuko duten LaLigako partida aztertzeko.
Osasunak Sheraldo Beckerrek Mainz 05era joateko lagapena itxi du, derrigorrez erosteko aukerarekin
Futbolariak Bundesligan jarraituko du denboraldi honetan, bi kluben artean itxita geratu den operazio baten ostean.