Karguan segitzen du
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Luis Sabalzak Osasunako presidentea izaten jarraituko du

Nafarroako klubeko presidentetzarako hauteskundeetan, Sabalza buru zuen hautagaitza besterik ez da aurkeztu; hala, Hauteskunde Batzordeak ofizial egin du presidente jarraituko duela, 2029ko abuztuaren 21era arte.
Luis Sabalza presidente de Osasuna. Argazkia: Osasuna
Luis Sabalza presidente de Osasuna. Argazkia: Osasuna

Luis Sabalzak Osasunako presidentea izaten jarraituko du, 2029ko abuztuaren 21era arte, Iruñelo klubeko Hauteskunde Batzordeak ostegun arratsaldean berretsi duenez. Nafarroako klubeko presidentetzarako hauteskundeetan, Sabalza buru zuen hautagaitza besterik ez da aurkeztu, eta, hala, Hauteskunde Batzordeak ofizial egin du presidente jarraituko duela.

Horrenbestez, amaitu egin da Osasunak duela hilabete, uztailaren 22an hain zuzen ere, abiatu zuen hauteskunde prozesua. Zangozako 78 urteko presidenteak 2014ko abenduan hartu zuen bere gain klubeko presidentetza, Miguel Archancoren ordez, eta ordutik izan da karguan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X