Osasunak aurrera egin du Kopan, Tenerife 1-2 menderatuta
Vicente Morenoren taldea Errege Kopako hurrengo kanporaketarako sailkatu da Heliodoro Rodriguez Lopez futbol zelaian etxeko taldea 1-2 garaituta. Lehen zatian, gorritxoak nagusitu dira, eta geldikako jokaldietan bi gol egin dituzte, oso antzekoak; bigarrenean, berriz, Tenerife izan da nagusi, lehen zatiko azken txanpan Leonek egindako golak berpiztu egin baitu.
Neurketaren lehen minutuetan, etxeko taldeak erritmo azkarra ezarri arren, Osasuna aurkariaren zelaira iritsi da, eta 7. minutuan heldu da Nafarroako taldearen gola. Ruben Garciak kornerretik baloia lehen zutoinean jarri du, Herrando sartu da, eta Teneriferen ate barrura bidali du baloia (0-1).
Hortik aurrera, gorritxoen nagusitasuna erabatekoa izan da. 26. minutuan iritsi da Vicente Morenok zuzentzen duen taldearen bigarren gola. Moncayolak kornerretik baloia area barruan jarri du, eta Jose Leonek bere atean sartu du (0-2). 34. minutuan, bestalde, Budimirren gol bat baliogabetu dute jokoz kanpokoa adierazita.
Lehen zatiko azken jokaldian, baina, gutxien espero zen jokaldian, Leonen urruneko jaurtiketa batean, etxeko taldeak aldea murriztu du atsedenaldira 1-2ko emaitzarekin joateko.
Atsedenaldiko hamabost minutuek edo Alvaro Cerveraren errietek fruituak eman dituzte, uharteko taldea itxura berrituta zelairatu da, eta Sergio Gonzalezek 47. minutuan ia markagailua berdintzea lortu du falta jaurtiketa batean.
Azken txanpara arte itxaron behar izan dute gorritxoek gol aukera bat izateko. 82. minutuan, Budimir saiatu da areaz kanpotik egindako jaurtiketa batekin, baina Badiak geldiketa bikaina egin du, eta geratzen zen denboran ez da beste aukerarik sortu. Horrela, Osasuna Errege Kopako final-zortzirenetan arituko da.
Fitxa teknikoa:
1 - CD Tenerife: Edgar Badia; David Rodriguez, Jose Leon, Sergio Gonzalez, Medrano (Ruben Alves, 73. min); Bodiger, Aarón (Angel, 63. min); Waldo (Alassan, 46. min), Cantero (Marlos, 46. min), Teto (Diarra, 73. min); eta Enric Gallego.
2 - CA Osasuna: Aitor Fernandez; Areso (Iker Muñoz, 78. min), Boyomo, Herrando, Ruben Peña (Nacho Vidal, 65. min); Moncayola (Juan Cruz, 90 min+2), Lucas Torro, Oroz; Abel Bretones, Budimir (Raúu, 90. min+2) eta Ruben Garcia.
Golak: 0-1, 6. min: Herrando. 0-2, 24. min: Jose Leon, bere atean. 1-2, 42. min: Boyomo, bere atean.
Epailea: Juan Martínez Munuera. Txartel horia atera die Marlos (55. min), Ángel (78. min) eta Alassan (90. min+1) Tenerife taldeko jokalariei, eta Moncayola (42. min), Boyomo (47. min) eta Budimir (90. min+2) Osasunako jokalariei.
Zure interesekoa izan daiteke
Iker Muñozek 2030era arte berritu du kontratua Osasunarekin
Klubak akordioa lortu du futbolariarekin beste hiru urtez gorritxo bezala jarraitzeko.
Sergio Herrera, kritiko bigarren penaltiarekin
Osasunako atezainak Alavesen aurka lortutako berdinketaren ostean hitz egin du (2-2) Mendizorrotzan jokatu den EA Sports Ligako 30. jardunaldiko euskal derbian.
Lisci: “Oso partida ezberdina izango da, aurrekoekin alderatuz"
Osasunako entrenatzaileak EA Sports Ligako 30. jardunaldian Alavesen aurka jokatuko duten euskal derbiari buruz hitz egin du.
Muñoz: "Oso garrantzitsua zen gaur irabaztea"
Iker Muñoz Osasunako jokalariaren adierazpenak, EA Sports Ligako 29. jardunaldiko partidan Gironaren aurka 1-0 irabazi ostean.
Budimirren golak merezitako saria eman dio Osasunari Gironaren aurkako partidan (1-0)
Lisciren mutilek hiru puntu oso garrantzitsu lortu dituzte. Gazzaniga atezainaren geldiketek nafarrek markagailu zabalagoa lortzea saihestu dute.
Lisci: "Denok ehuneko ehuna ematen dugunean, guztiei aurre egiteko gai gara"
Osasunako entrenatzaileak Gironaren aurkako EA Sports Ligako 29. jardunaldiko partidari buruz hitz egin du. Horren arabera, irabazteko joaneko partidan baino partida hobea egin behar dute.
Moncayola: "Argi dago zuzendu egin behar ditugula gauza batzuk"
Jon Moncayola Osasunako jokalariaren adierazpenak, EA Sports Ligako 28. jardunaldiko partidan Realaren aurka 3-1 galdu ostean.
Lisci: "Partida jokatzeko eta egoera iraultzeko gogoak ditugu"
Osasunako entrenatzailea EA Sports Ligako 28. jardunaldian Realaren aurka jokatuko duten partidari buruz aritu da. Horren arabera, urteko gaurik gogorrenak Realaren aurkako partiden ostean izan dira.
Osasunak puntu bat lortu du Mallorcaren aurka, azken hasperenean partida iraulita (2-2)
Talde gorritxoak azken minutuan irauli du markagailua Malllorcaren aurka, 2-2 berdinduz, 89. minutura arte 0-2 galtzen joan ostean. Kike Barjak egin du lehen gola, 89. minutuan, eta Budimirrek berdinketa ezarri du 93.ean, epaileak jokalari bi kanporatu izanak markatu duen partidan.
Alessio Lisci: "Mallorcaren aurkako partida oso garrantzitsua da"
Osasunako entrenatzaileak prentsaurrekoa eman du bihar Mallorcaren aurka jokatuko duten partidaren atarian. "Gogo handia dugu, partida oso garrantzitsua da, finalaren tankera duen neurketa", azpimarratu du. "Irabaziz gero, ez ginateke matematikoki salbatuta egongo, baina bai birtualki", adierazi du.