Albiste da
Osasuna eta Alaves, Errege Kopan |
Ourense-Athletic |
Lesioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iker Muñozek hautsita du ezker oineko behatz bat

Osasunako jokalariak haustura du ezker oineko bosgarren metatartsianoan, eta sendatu arte egongo da jokatu gabe.
Iker Muñoz
Iker Muñoz, Osasunako jokalaria, min hartuta zelaia uzten. Argazkia: EFE

Iker Muñoz Osasunako jokalariak haustura du ezker oineko bosgarren metatartsianoan; beraz, sendatu arte egongo da jokatu gabe. Sendatze epea medikuek erabakitzen duten tratamenduaren araberakoa izango da.

Gorritxoek Mallorcaren aurka jokatu zuten partidan, 78. minutuan zelairatu zen Muñoz, Aimar Orozen ordez, baina berdegunera sartu eta minutu gutxira zelaia utzi behar izan zuen, min hartuta.

Denboraldiko lehen partidan ere, zelaia utzi behar izan zuen, kolpe gogorra bat jaso ostean. Hamar puntu eman zizkioten eskuineko betazalean.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X