Osasuna, jaun eta jabe Cadizen kontra (2-0)
Osasunak eta Cadizek 20. jardunaldiari dagokion partida jokatu dute Sadarreko futbol-zelaian. Nafarrek 2-0 irabazi dute hasieratik kontrolpean izan duten partida.
Berritasun gisa, gaur Bittor Alkizak zuzendu duen taldean Budimir eta Kike Garcia atera dira aurrealdean, eta Cadizen Fali, Cala, ArzamendĂa, Sobrino eta Alex Fernandez jarri ditu hasieratik Alvaro Cerverak.
Andaluziarrak ez dira atzealdean geratu, normalean egiten duten bezala, eta normalean baino aurrerago jarri dituzte euren lerroak partida hasieran, halere, minutuak igaro ahala, baloia gorritxoek izan dute, eta Cadizek atzerapausoa eman behar izan du.
Lehen abagunea 28. minutuan heldu da, areaz kanpotik Moncayolaren jaurtiketa langatik gora joan da, gutxigatik.
Nafarrek merezi zuten gola 38. minutuan heldu da azkenean. Kike Garciak erdiraketa egin du eskuin hegaletik, eta Budimirrek errematea egin du area txikian, eta baita gola egin ere (1-0).
Bigarren zatia hasi bezain pronto, hainbat errebote izandako jokaldi batean, Kike Barjak bigarrena egin du Osasunarentzat (2-0), eta horrek erabakita utzi du neurketa.
Azken minutuetan, andaluziarrak saiatu egin dira, baina markagailua ez da mugitu.
HAMAIKAKOAK
2 – Osasuna: Sergio Herrera; Nacho Vidal, David Garcia, Juan Cruz, Cote; Kike Barja (Roberto Torres, 76. min), Moncayola (Oier, 87. min), Torro, Ruben GariĂa (Manu Sanchez, 76. min); Kike Garcia eta Budimir (Darko, 80. min).
0 – Cadiz: Ledesma; Fali, Chust, Cala, Espino; Jonsson (Alejo, 46. min), Alarcon, Arzamendia (Bastida, 72. min), Chapela (Andone, 60. min); Alex (Osmajic, 72. min), eta Sobrino.
Futbol-zelaia: 16.292 ikusle Sadarren.
GOLAK
1-0, Budimirrek, 38. minutuan.
2-0, Kike Barjak, 48. minutuan.
Zure interesekoa izan daiteke
Lisci: “Osasunari ondo ematen ez zaion aurkaria dugu aurrean"
Osasunako entrenatzaileak Betisen aurka jokatuko duten EA Sports Ligako 31. jardunaldiko partidaz hitz egin du.Â
Iker Muñozek 2030era arte berritu du kontratua Osasunarekin
Klubak akordioa lortu du futbolariarekin beste hiru urtez gorritxo bezala jarraitzeko.
Sergio Herrera, kritiko bigarren penaltiarekin
Osasunako atezainak Alavesen aurka lortutako berdinketaren ostean hitz egin du (2-2) Mendizorrotzan jokatu den EA Sports Ligako 30. jardunaldiko euskal derbian.
Lisci: “Oso partida ezberdina izango da, aurrekoekin alderatuz"
Osasunako entrenatzaileak EA Sports Ligako 30. jardunaldian Alavesen aurka jokatuko duten euskal derbiari buruz hitz egin du.
Muñoz: "Oso garrantzitsua zen gaur irabaztea"
Iker Muñoz Osasunako jokalariaren adierazpenak, EA Sports Ligako 29. jardunaldiko partidan Gironaren aurka 1-0 irabazi ostean.
Budimirren golak merezitako saria eman dio Osasunari Gironaren aurkako partidan (1-0)
Lisciren mutilek hiru puntu oso garrantzitsu lortu dituzte. Gazzaniga atezainaren geldiketek nafarrek markagailu zabalagoa lortzea saihestu dute.Â
Lisci: "Denok ehuneko ehuna ematen dugunean, guztiei aurre egiteko gai gara"
Osasunako entrenatzaileak Gironaren aurkako EA Sports Ligako 29. jardunaldiko partidari buruz hitz egin du. Horren arabera, irabazteko joaneko partidan baino partida hobea egin behar dute.
Moncayola: "Argi dago zuzendu egin behar ditugula gauza batzuk"
Jon Moncayola Osasunako jokalariaren adierazpenak, EA Sports Ligako 28. jardunaldiko partidan Realaren aurka 3-1 galdu ostean.
Lisci: "Partida jokatzeko eta egoera iraultzeko gogoak ditugu"
Osasunako entrenatzailea EA Sports Ligako 28. jardunaldian Realaren aurka jokatuko duten partidari buruz aritu da. Horren arabera, urteko gaurik gogorrenak Realaren aurkako partiden ostean izan dira.Â
Osasunak puntu bat lortu du Mallorcaren aurka, azken hasperenean partida iraulita (2-2)
Talde gorritxoak azken minutuan irauli du markagailua Malllorcaren aurka, 2-2 berdinduz, 89. minutura arte 0-2 galtzen joan ostean. Kike Barjak egin du lehen gola, 89. minutuan, eta Budimirrek berdinketa ezarri du 93.ean, epaileak jokalari bi kanporatu izanak markatu duen partidan.