Batzar Orokorra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sabalzak hauteskundeetara aurkeztuko du bere burua

Braulio Vazquezekin kontratua luzatzeko akordiora heldu direla iragarri du ere presidenteak.
orain-default-image
orain-default-image

Luis Sabalza Osasunako presidenteak klubaren Batzar Orokorrean hauteskundeetara bere burua berriro aurkeztuko duela iragarri egin du.

"Iragarri nahi dizuet, erreflexio luze bat egin eta gero, hurrengo hauteskundeetara aurkeztuko naizela. Beste lau urtez proiektu hau gidatzeko indarrarekin sentitzen naiz", horrela adierazi du Sabalzak klubaren Batzar Orokorrean amaieran.

Lehenago Braulio Vazquezekin kontratua luzatzeko akordiora heldu direla iragarri du eta Jagoba Arrasaterekin ere, aurki helduko direla argitu nahi izan du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X