Osasunak mailari eustea bermatu du Leganesen aurka garaipena lortuta
Osasunak garaipena lortu du Leganesen aurka (2-1) Sadarren jokatu duen Ligako 32. jardunaldiko partida eta matematikoki ez bada ere, mailari eusteko helburua ia bermatuta utzi du.
Norgehiagoka ondo hasi da talde gorritxoarentzat, Enric Gallegok gol ikusgarria sartu baitu (1-0), txilenaz, 9. minutuan. Gola hartu ostean Leganesen erantzuna iritsi da Guerrerok egin duen erremate baten bidez, baina Sergio Herrera atezainak gelditu du. Osasunak abaguneren bat izan du kontraerasoan, nahiz eta Leganes egin den baloiaren jabe. Norgehiagoka erritmo bizikoa izan da, eta gol aukera gutxikoa. Sergio Herrera atezainak Leganesen gola eragotzi du 39. minutuan, Bryan Gilen jaurtiketa desbideratuta. Atsedenaldia baino lehen, Sergio Herrera erne ibili da Assaleri zuzendutako pase bat mozteko, areatik irtenda.
Bigarren zatiari ekiteko, Javier Aguirre Leganeseko entrenatzaileak Rosales eta Aviles zelairatu ditu Aitor Ruibalen eta Awaziemen ordez. Aldaketek bizitasuna eman diote Madrilgo taldeari, eta 50. minutuan, Avilesek gol bikaina sartu du (1-1) area kanpotik egin duen jaurtiketa on baten bidez.
Nagusi izan da Leganes bigarren zatian, eta gola sartzeko aukerak izan ditu; adibidez, Sergio Herrera atezainak erantzun paregabea eman dio Kevin Rodriguesen jaurtiketa bortitzari. Osasuna ezinean ibili da, eta ez da abagunerik sortzeko gai izan.
Leganesen nagusitasuna erabatekoa izan da bigarren zatian eta Osasuna estu eta larri ibili da, defentsan lana gogotik egin behar izan duelarik. Sendo mantendu da talde gorritxoa aurkariaren etengabeko erasoaldiak gelditzen, eta abagunea izan du 93. minutuan, baina Cuellar atezainak eragotzi du Osasunaren gola. Leganesek hurrengo jokaldian erantzun du, kanpora joan den Guerreroren errematearekin. Lehia amaitzeko minutu bat falta zenean, Iñigo Perezek kornerra atera eta Enric Gallegok sare barrura bidali du buruz egin duen errematea (2-1). Golaren ostean ez da gehiagorako denborarik egon eta Osasunak garaipena eskuratu du.
Fitxa teknikoa:
2 - Osasuna: Sergio Herrera; Nacho Vidal, Aridane, Unai Garcia, Estupiñan; Darko (Iñigo Perez, 63. min), Fran Merida (Jon Moncayola, 63. min); Roberto Torres (Kike Barja, 88. min), Adrian (Lato, 80. min), Ruben Garcia (Cardona, 80. min); eta Gallego.
1 - Leganes: Cuellar; Aitor Ruibal (Aviles, 46. min), Awaziem (Rosales, 46. min), Siovas, Rodri Tarin, Rodrigues; Ruben Perez, Roque Mesa (Manu Garrido, 92. min); Bryan Gil (Silva, 61. min), Assale (Eraso, 80. min) eta Guerrero.
Golak: 1-0, 9. min: Gallego. 1-1, 50. min: Aviles. 2-1, 96. min: Gallego.
Epailea: Javier Arberola Rojas. Txartel horiak atera dizkie Darko Osasuna jokalariari, baita Awaziem Leganeseko futbolariari.
Zure interesekoa izan daiteke
Lisci: “Osasunari ondo ematen ez zaion aurkaria dugu aurrean"
Osasunako entrenatzaileak Betisen aurka jokatuko duten EA Sports Ligako 31. jardunaldiko partidaz hitz egin du.
Iker Muñozek 2030era arte berritu du kontratua Osasunarekin
Klubak akordioa lortu du futbolariarekin beste hiru urtez gorritxo bezala jarraitzeko.
Sergio Herrera, kritiko bigarren penaltiarekin
Osasunako atezainak Alavesen aurka lortutako berdinketaren ostean hitz egin du (2-2) Mendizorrotzan jokatu den EA Sports Ligako 30. jardunaldiko euskal derbian.
Lisci: “Oso partida ezberdina izango da, aurrekoekin alderatuz"
Osasunako entrenatzaileak EA Sports Ligako 30. jardunaldian Alavesen aurka jokatuko duten euskal derbiari buruz hitz egin du.
Muñoz: "Oso garrantzitsua zen gaur irabaztea"
Iker Muñoz Osasunako jokalariaren adierazpenak, EA Sports Ligako 29. jardunaldiko partidan Gironaren aurka 1-0 irabazi ostean.
Budimirren golak merezitako saria eman dio Osasunari Gironaren aurkako partidan (1-0)
Lisciren mutilek hiru puntu oso garrantzitsu lortu dituzte. Gazzaniga atezainaren geldiketek nafarrek markagailu zabalagoa lortzea saihestu dute.
Lisci: "Denok ehuneko ehuna ematen dugunean, guztiei aurre egiteko gai gara"
Osasunako entrenatzaileak Gironaren aurkako EA Sports Ligako 29. jardunaldiko partidari buruz hitz egin du. Horren arabera, irabazteko joaneko partidan baino partida hobea egin behar dute.
Moncayola: "Argi dago zuzendu egin behar ditugula gauza batzuk"
Jon Moncayola Osasunako jokalariaren adierazpenak, EA Sports Ligako 28. jardunaldiko partidan Realaren aurka 3-1 galdu ostean.
Lisci: "Partida jokatzeko eta egoera iraultzeko gogoak ditugu"
Osasunako entrenatzailea EA Sports Ligako 28. jardunaldian Realaren aurka jokatuko duten partidari buruz aritu da. Horren arabera, urteko gaurik gogorrenak Realaren aurkako partiden ostean izan dira.
Osasunak puntu bat lortu du Mallorcaren aurka, azken hasperenean partida iraulita (2-2)
Talde gorritxoak azken minutuan irauli du markagailua Malllorcaren aurka, 2-2 berdinduz, 89. minutura arte 0-2 galtzen joan ostean. Kike Barjak egin du lehen gola, 89. minutuan, eta Budimirrek berdinketa ezarri du 93.ean, epaileak jokalari bi kanporatu izanak markatu duen partidan.